• Home
  • /Ikusmen murriztua /Gipuzkoako farmaziek lankidetza hasiko dute BEGISARE elkartearekin (Erretinosi Pigmentarioak Gipuzkoan Eragindakoen Elkartea)
Print Friendly, PDF & Email

Gipuzkoako farmaziek lankidetza hasiko dute BEGISARE elkartearekin (Erretinosi Pigmentarioak Gipuzkoan Eragindakoen Elkartea)

COFG_FIRMA CONVENIO BEGISARE_BAJA_2• Alde batetik, Gipuzkoako Farmazeutikoen Kolegio Ofizialeko (GFKO) presidenteak, Angel Garay jaunak eta, beste alde batetik, BEGISARE elkarteko presidenteak, Itziar Gonzalez andreak, bi entitateen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizez. Hitzarmen horren helburua da Gipuzkoako 281 farmaziak erretinosi pigmentarioearen gaineko ezagutzaren hedapenean eta sentsibilizazioan kolaboratzea.

• Akordio horren bidez baterako zenbait ekintza abiaraziko dira Gipuzkoako gizarteak erretinosi pigmentarioaren gainean ezagutza sakonagoa izan dezan. Endekapenezko eta hereditarioa den gaixotasun-multzo horren ezaugarria ikusmenaren galera motel eta etengabea da.

Donostia, 2014ko apirilak 15.- Gipuzkoako Farmazeutikoen Kolegio Ofizialeko (GFKO) presidenteak, Angel Garay jaunak, eta Erretinosi Pigmentarioak Gipuzkoan Eragindakoen Elkarteko (BEGISARE) presidenteak, Itziar Gonzalez Lorenzok, bi entitateen arteko lankidetza-akordioa sinatu dute gaur goizez. Akordio horren helburua da Gipuzkoako 281 farmaziak erretinosi pigmentarioearen gaineko ezagutzaren hedapenean eta sentsibilizazioan kolaboratzea.

Sinatutako akordioaren bidez Kolegioaren eta BEGISARE elkartearen arteko lankidetza-esparru berri bat finkatzen da, gaixotasunaren ezagutzarekin lotuta, baterako jarduerak eta proiektuak garatu eta sustatzea ahalbidetuko duena.

Ildo horretatik, hauen aldeko apustua egin da: truke zientifikoak burutzea; erretinosi pigmentarioari buruzko hitzaldi eta sinposioak garatzea; gaixotasunaren gaineko ezagutzaren hedapena sustatzea, farmazietan BEGISAREK sortutako informazio-materiala banatuz; eta baterako ekimenak bultzatzea (esate baterako, mintegiak) erretinosi pigmentarioa pairatzen duten gaixoen eta horien zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzeko beharrizan eta aukeren gainean sentsibilizatze aldera.

Akordioaren iraupena bi urtekoa da, eta berritu egin daiteke. Halaber, akordioaren jarraipena egiteko batzorde bat eratu da, abiarazteko ekintzak zehazteko aldizkako bilera-egutegi bat finkatuko duena.

Zer da Erretinosi Pigmentarioa

Erretinosi Pigmentarioa ez da gaixotasun bakar bat baizik eta endekapenezko eta hereditarioak diren gaixotasunen multzoa, zeintzuek begiari eragiten dioten eta ikusmenaren galera motel eta mailakatuagatik bereizten diren. Galera iraunkor honek, gutxienez lehenengo etapatan, gaueko eta periferiako ikusmenari eragiten dio eta zenbait kasuetan itsumena ere ekar dezake. Nahiz eta gaixotasunarekin jaiotzen den, arraroa da nerabezaroa baino lehen sintomak agertzea.Eragindako persona ez da bere gaixotasunaren kontziente berau fase garatuetan aurkitzen den arte, horregatik, diagnostiko azkarra izatearen garrantzia.

Gaitzak oinarrian erretinari eragiten dio, begiaren barneko aldea estaltzen duen geruza da eta geure inguruko munduaren irudiak jaso, prozesatu eta nerbio optikoen bidez burmuinera bidaltzeaz arduratzen da gero nabaritu dezagun. Erretinosi Pigmentarioa erretinako zenbait zelulen mailakako suntsiketa ematen da (batik bat fotohartzaileena) eta ohizkoa da begiaren hondoan pigmentoen pilaketak aurkitzea.

Erretinosi Pigmentarioa endekapenezkoa da galera iraunkorra baita denboran zehar. Nahiz ikusmen kanpoa nahiz ikusmen zorroztasuna murriztuz doa poliki-poliki bizitza guztian zehar. Ez da bat-bateko gertakaria ez eta lineala ere.

Erretinosi Pigmentarioan ohikoenak diren sintomak hurrengoak dira:

• GAUEKO ILUNTASUNA, agertzen da iluntasun edota gutxi argituriko lekuetarako ohitze txar moduan.

• IKUSEREMUAREN MURRIZTEA, normalean ikusmen periferikoarena eta honek behartzen ditu eragindakoak burua biratzera euren ingurukoa ikusteko.

• IKUSMEN ZORROZTASUNAREN GUTXITZEA, adierazten da forma eta objektuak somatzeko zailtasun moduan eta azaltzen dira, oro har, aurreko bi sintomen ostean.

• LILURALDI ETA FOTOPSIAK, eragindako askok argi edota flash txikiak nabaritzen dituzte beraien ikuseremuaren periferian eta honek ikusmena zailtzen diete, batez ere gehiegizko argitasun kasuan. Gainera, argiak geroz eta gehiago molestatzen du. Lilurapen hauek eragiten dute beharrezkoa izatea bereziki egokituriko filtrodun eguzkitako betaurrekoak erabiltzea eraldaketa hauetarako.

• KOLOREEN JASOTZEAREN ERALDAKETA, zehaztugabea izan arren urdin-hori ardatzari eragin ohi dio. Síntoma hau ematen da gaixotasuna oso garatua dagoenean.

COFG_FIRMA CONVENIO BEGISARE_BAJA

 

au ematen da gaixotasuna oso garatua dagoenean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE