Print Friendly, PDF & Email

Giza ama-zelula neuralek ikusmenaren galera ekidin dezakete

MarketWatch- AEB, 2008/10/30

StemCells, Inc, ama-zelula neural garbituak ondo dagoen animali eredu batetan ezarriak izaterakoan erretina endekapen mailakatu batetatik babestu dezakete.

Erretinosi Pigmentarioa eta DMAE bezalako gaixotasunetan erretinako endekapenak ikusmenaren galeraza eramaten du.

Azterlan itxaropentsu hau Raymond Lund Doktoreak, ikerlari eta Oregon-eko Zientzia eta Osasun Unibertsitateko Casey Institutu Okular (OHSU) eta bere ikerkuntza taldeko katedraduna, zuzendu zuen,

Lund Doktoreak emaitzak aurkeztu zituen 2008ko azaroaren 1an Itsutasunaren Aurkako Borroka Fundazioak finantziaturiko ihardunaldi batetan. “Ikerlan honek erretinako ama-zelula neuralen ezarpena ebaluatzen zuten aurretiaz argitaraturiko emaitzak baieztatzen ditu eta erretinako desordenetarako HuCNS-SC zelulen entsegu klinikoetarako arrazoiak ematen dizkigu”, esan zuen Stephen Huhn-ek, Medikuntzan Doktorea, FACS, FAAR, StemCells-ko, Inc, CNS programako zuzendari eta Presidenteordea. “Jadanik atxikituriko ikerlan aurreklinikoak aurrera eramaten ari gara eta abendurako FDA-rekin programatu egin da IND-aren klasifikazio arrakastatsurako jarraitu beharreko bideak”.

Azterlan aurrekliniko honetan, Lund Doktore eta OHSE-ko bere ko-ikerlari den Peter Francis Doktoreak Zirujauen Royal Collage-ko, endekapen makularreko animali eredu ezaguna, (RCS) arratoi batetan HuCNS-SC zelulak ezarri zituzten. RCS ereduan, eraldaketa genetiko batek erretinako zelula pigmentarioetan disfuntzio bat eragiten du. Zelula hauetako disfuntzioak, zeinaren funtzio arrunta begiko fotojasotzaileei laguntza eskaintzea den, fotojasotzaileen galera mailakatu eta erretinaren endekapena eragiten du eta, azkenik, ikus funtzioaren galera.

RCS arratoian fotojasotzaileen galera jaio eta 3 asteetara hasten da eta 24 asteetarako fotojasotzaile guztiak galdu ohi dira. Ikerlanean, 21 eguneko RCS arratoien begietako batetan HuCNS-SC zelulak transplantatu zituzten ikerlariek.

Animaliak 40. egunetik aurrera (transplantetik 19 egunetara) ebaluatuak izaten hasi ziren eta aurrerantzean transplantearen osteko 150 egunetako interbalo arruntetan. Ebaluaketek erakutsi zuten HuCNS-SC zelulak transplante eta injertotik bizirik atera zirela, zelulekin transplantaturiko begiek fotojasotzaileen mantentzea eta ikusmen funtzioaren egonkortzea adierazi zuten.

“HuCNS-SC zelulak biziraupen oso handia erakutsi du, arratoi ereduetan ikusmenaren mantentzea 6 hilabete baino gehiagotara luzatuz”, adierazi zuen Lund Doktoreak. “Datu hauek oso itxaropentsuak dira eta erretinako endekapeneko zeluletan oinarrituriko terapiak tratamendurako saiakera bideragarria izan daitekeela iradokitzen dute”.

Francis Doktoreak, erretinako aditu eta ikerlaria, erantsi zuen “StemCells-ekin dugun gure elkarlanaren goratzearekin oso pozik nago. Ikerlan aurrekliniko aurretiarren emaitzek babestu egite dute zelula hauek erretinako endekapenezko gaixotasuna tratatzeko duten ahala. Gogoki pozten nau zelula hau Batten gaixotasunaren, erdiko nerbio-sistemako eraldaketa, inguruko ikerlan kliniko batetan frogatzen ari izateak, zeinak erretinako gaixotasunetan laborategitik erabilera klinikorako trantsizioa erraztuko duen”.

StemCells produktu hautagaia, HuCNS-SC zelulak, hedatu eta zelula banku moduan biltzen diren giza ama-zelula neuronal arrunten konbinaketa garbitua da.

Konpainiaren ikerkuntza aurreklinikoak frogatu du HuCNS-SC zelulak zuzenean tranplantatuta daitezkeela: sartu, migratu, zelula neuronal eta glialen artean ezberdintzen dira eta urte bete arte bizi irauten dute tumoreen eraketa edo ondorio kaltegarririk izan gabe.

Aurkikuntza hauek azaltzen dute HuCNS-SC zelulak, transplantatzerakoan, ama-zelula arrunten moduan jarduten dutela, giza zelula neuronal arrunten betetze iraunkorra iradokitzen dute.

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE