Print Friendly, PDF & Email

Gospela gabonetan

2010/12/18

Joan den abenduaren 18an, 35 kide eta laguntzailez elkartu ginen eta bide batez, egun ederra igaro genuen lanari gogor ekin diogun urte honi amaiera emateko. Jardunaldia bazkari goxo batekin hasi genuen donostiar paisaia paregabeaz gozatuz.

Geroago Kursaal-era gerturatu ginen, “Mississippi Mass Choir”abesbatza zain bait genuen, berau, gospel abesbatzetan amatuena, sarituena eta nazioartean proiekzio haundienetarikoa duena dugu eta ‘Singing Gospel Christmas’, kontzertua eskeini zigun. Egitaraua tradiziozko eta eguberrietako gaiek osatu zuten eta ederki gozatu genuen.

Taldea 1988.urtean sortu zen eta  ordutik gospel musikari egindako ekarpenegatik hainbat sari irabazi ditu eta makina bat bira egin ditu Estatu Batuak, Europa, Japon eta Hego Amerikatik. Bere album guztiek gospel musikaren salmenta zerrendetan lehendabiziko postuak lortu dituzte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE