Print Friendly, PDF & Email

Gustavo Aguirre Doktorearen Hitzaldia Donostian

2008/11/22

Azaroaren 22an, <b>GUSTAVO AGUIRRE Doktoreak</b>, Pensilvaniako Unibertsitateko Medikuntza Genetiko eta Oftalmologiako Katedradunak eskeiniko duen hitzaldi bat antolatzen ari gara. Bertan jorratuko den gaia <i><b>“Erretinako jaraunspenezko gaixotasunetarako garatze bidean dauden terapiak: Etorkizuneko promesa hasiera itxaropentsu baten ostean ”.
</b></i>
Ikerketa lanak direla medio beste sari askoren artean ONCE-k Itsutasunaren aurkako Biomedikuntza eta Teknologia Berrietarako I+D-en buruturiko lanarengatik emandakoa du Gustavo Aguirre Doktoreak eskuartean. <b>BERAK LORTU DU ERRETINOSI PIGMENTARIOA DUTEN 50 TXAKUR BAINO GEHIAGOTAN TERAPIA GENIKOA ARRAKASTAZ APLIKATZEA, HAUEN IKUSMENA BERRESKURATZEA ERDIETSIAZ.</b> Ikerlan honen jarraipen moduan, gizakietan Fase II-ko saiakera klinikoa aurrera eramaten ari da gaurkotasunean. Entsegu honetako partehartzaileei eginiko proba desberdinek iradokitzen dute gizakiengan bektore honen administrazioa ziurra dela eta ikusmen funtzioen hobetzea erakar dezakeela.

Hitzordua Irailaren 6an izango da, larunbata, goizeko 11.00-tan Donostian, Miramon Parkean kokaturiko Donostiako Teknologia Parkeko Eraikin Nagusiaren Entzunaretoan (planoa atxikiturik). Nahi duenarentzat ONCE-ko Egoitzaren atean gelditu gara, Etxaide kaleko 14an, goizeko 10-tan, elkarrekin 28 (Amara-Ospitaleak) autobusa hartu eta bertara gerturatzeko.

Ondoren, Zientziaren Kutxaespazioko tabernan lunch bat izango da, gustoko duen guztiarentzat, Gustavo Aguirre ezagutu eta iritziak partekatu ahal izateko.

Eguna bukatzeko, taberna berean, bazkari bat antolatu dugu. 50 pertsonako kabida du gehienez, beraz apuntatu nahi baduzu deitu iezaiguzu lehen bait lehen, <b>AZAROAREN 15a</b> baino lehen, 676894157 edo 943424385 telefonoetara.

Ekitaldi honen antolaketak helburu bikoitza du: Gustavo Aguirre Dokorearen presentzia estimagarriaz gain noski, gizarteari gure ahotsa helarazi nahi genioke eta Administrazioak kontzietziatzen saiatu Erretinosi Pigmentarioari buruzko ikerkuntzan inbertsioak egin ditzaten. Hori dela eta, orain inoiz baino gehiago eskatzen dizuegu familiarteko nahiz lagunekin batera etor zaitezten mesedez. Kaltetuon mugimenduaren bitartez bakarrik lortuko dugu komeni zaigun oihartzuna. Ahalik eta komunikabide gehienen jarraipena lortzen saiatzen ari garenez, <b>POSIBLE DEN PARTAIDETZARIK HAUNDIENA BEHAR DUGU. ZURE SENITARTEKO ETA LAGUNEKIN BATERA GUREKIN NAHI ZAITUGU</b>

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE