• Home
  • /Azken berriak /Hiru pertsona itsuk formak ezagutzea ahalbidetu du inplante berri batek
Print Friendly, PDF & Email

Hiru pertsona itsuk formak ezagutzea ahalbidetu du inplante berri batek

REUTERS/EUROPAPRESS- Londres, 2010/11/4

Tuebingen-eko Unibertsitateko (Alemania) ikerlari talde batek hiru gaixo itsuri tratamendutik egun gutxitara objektu eta formak ikustea ahalbidetu dien begiko inplante bat garatu du, egileek beraiek “ikaragarrizko” emaitzak kontsideratzen dituztenak.

Ikerlari alemaniarrek adierazi moduan, erretina-azpiko inplante bezala ezaguturiko aparagailu hau gutxi gora-behera bost urteren buruan Erretinosi Pigmentarioak eragindako itsutasuna duten haurrentzako tratamendu estandarra bihur liteke, entseguak emaitza baikorrak ematen jarraitzen duten heinean.

Inplantea erretinaren azpian kokatzen da eta gaixotasun honen ondorioz galdutako argi-jasotzaileak zuzenean ordezkatuz funtzionatzen du. Argiaren antzemate etapa gainditu ostean, aparagailuak irudi naturalen prozesamendurako begiaren funtzioak erabiltzen ditu gaixoaren burmuinean ikus-irudi egonkor bat sortzeko.

“Proceedings of the Royal Society” aldizkarian argitaraturiko ikerlanaren arabera, aparagailua inplantatu zitzaion gaixo itsu bat bere parean kokaturiko mahai baten gainean zeuden objektuak identifikatu eta aurkitzea lortzeaz gain estropezu egin gabe egonleku batetan era autonomoan oinez ibiltzeko gai izan zen.

Eragindakoak ordulari bateko orratzak irakurri eta zazpi gris tonu desberdintzeko gai izan zen, nabarmendu zuten ikerlariek. Probak aparagailuaren ezarpenetik zazpi eta bederatzi egunetara burutu ziren.

Begiaren barruan oso-osorik kokatzen den 3 milimetro karratu eta milimetro baten hamarreneko lodiera duen xafla txiki honek elektrodo eta anplifikatzaileetara konektaturiko gutxi gora-behera 1.500 argi-sentsore txiki ditu

Erretinosi Pigmentarioa mundu guztian zehar gutxi gora-behera 4.000 pertsonetatik bati eragiten eta itsutasuna erakartzen duen jatorri genetikoko ikusmen trastorno bat da. Tuebingen-eko Unibertsitateko Ospitale Oftalmologikoko presidente den Eberhart Zrenner-en esanetan, entsegu honen emaitzak atarikoak dira eta orain mekanismoa Europako beste 25-50 gaixo ingururekin egindako azterlanetan frogatuko litzateke.

“Frogatu egin da pertsonei beraien eguneroko bizitzarako nahikoa erabilgarria den ikusmena eskaini dakiekeela” zehaztu du Zrenner-ek, zeina hala eta guztiz ere, inplantearen bestelako aplikazio posibleei begira zuhur agertzen den.

“Bere garapenean sakontzen baldin bada, etorkizun batean mekanismoa Adinari Loturiko Makularen Endekapeneko (DMAE), adineko pertsonen artean itsutasuna eragiten duen zergaiti nagusia, kasu larriak dituzten pertsonei laguntzeko erabili ahalko litzateke” esan du.

URL: www.europapress.es/chance/elbuenvivir/noticia-nuevo-implante-permite-reconocer-formas-tres-personas-ciegas-20101104124041.html

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE