HITZALDIA: Egungo eta etorkizuneko terapiak Erretinako Distrofia Hereditarioetarako (EDH) Zer egin dezakegu pazienteok?

Categories
Ikerkuntza

Begietako gaixotasun arraroak dituzten pazienteek, batez ere tratamendurik ez dutenek, tartean, Erretinako Distrofia Hereditarioak, zeregin pasiboa izan ohi dugu gure gaixotasunaren bilakaerari dagokionez, eta profesionalen esku uzten dugu gure begien osasunari dagokion guztia, hain biziki nahi dugun sendabidearen zain.

Hala ere, eraginda gaudenok ekarpen handia egin behar dugu, eta zeregin aktiboa izan behar dugu, ez bakarrik gure osasunaren zaintza pertsonalean, baita aldaketa sozialen sortzaile eta laguntzaile gisa ere. Areago, ikerketa-proiektuen bultzatzaile gisa ere. Hori egiteko modurik onena paziente-elkarteen bidez egitea da.

Hemen duzue Alacanteko Unibertsitateko biokimikako eta biologia molekularreko katedradunak eta Erretinako Distrofia Hereditarioen ikertzaile Nicolas Cuencak eta Retina Cantabria elkarteko ordezkari Jesus Delgadok orain dela egun batzuk emandako hitzaldia. Cuenca doktoreak egungo ikerketa-ildo batzuk azalduko dizkigu, eta aholku praktikoak emango dizkigu erretina ahalik eta baldintzarik onenetan mantentzeko, etorkizuneko terapien zain. Jesus Delgadok bere eta bere familiaren esperientzia kontatzen digu. Adibide honetan argi geratzen da erasanda gaudenok tratamendu posibleen bilaketan eragina izan dezakegula eta gure datuak ikerketaren zerbitzura jar ditzakegula, zientziak aurrera egin dezan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.

Tamaño de fuente
CONTRASTE