• Home
  • /Azken berriak /Ibon Casas-ek kontzertua eskeiniko du larunbatean “Errenteria Hiria” Kulturgunean
Print Friendly, PDF & Email

Ibon Casas-ek kontzertua eskeiniko du larunbatean “Errenteria Hiria” Kulturgunean

Diario Vasco, 09.11.18

Larunbat honetan arratsaldeko 20.00tan eta Udaletxeak eta Kulturguneak antolaturik, Ibon Casas-ek kontzertua eskeiniko du Errenteria Hiria Kulturgunean.

Ibon Casas musikari donostiarra da. Abeslaria, gitarrista eta batez ere  musikagilea. Erretinosi pigmentario kongenitoak eragindakoa da, hau da, ikusmen ezgaitasuna jaiotzetik dauka baina bere ikusmen  apurra erabiltzen du bere musika proiektu guztiak aurrera eramateko.

Berezko estiloa duen musika eratu du, pop-rock onenaren nahasketa bat eta berorrek blind rock edota rock itsua izendatu du. Bere ezaugarririk garrantzitsuena: letra koloristak eta energia positiboz beteriko meodiak.

 2008. urte amaieran afiliatua den ONCE-ko sustapen artistiko departamentuak beka bat onartu zion.

Sarrerak 9 eurotan eta 7 eurotan gazte txartela eta 65 urtetik gorakoentzat, astelehenetik salgai daude Kulturgunearen lehiatilan, honako hau izanik ordutegia: astelehenetik ostiralera 10.30tatik 12.30tara eta asteazkenetan arratsaldean ere 19.00tatik 21.00tara, eta azkenik kontzertua hasi baino ordubete lehenago ere bai.

URL: www.diariovasco.com/20091118/pasaia-errenteria/ibon-casas-ofrece-sabado-20091118.html

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE