Ikusmen artifiziala
Print Friendly, PDF & Email
terapia 2 eu
terapia 1 eu

 

Fotojasotzaile guztiak edo ia guztiak hil direnean, teorikoki irudi bisuala geratzen diren erretinako zeluletara ekarriko duen aparagailu elektroniko batengatik ordezkatua izan liteke. Teknika honetan, eragindako pertsonaren betaurrekoen atzean kokaturiko kamara txiki batek seinale bisuala bidaliko luke elektrodo ugariz beteriko aparagailu batetara (erretinako protesia), zeina kokaturik legoke edo erretinako gainazalean (epirretiniarra) edo erretinaren epitelio eta erretinaren azaleko kaparen artean (suberretiniarra). “Microchip” honek seinalea emango du elektronikoki erretinako zeluletara zeintzuek era berean seinalea pasako duten nerbio optikora burmuineko azken prozedurarako, zeinetan seinalea irudi bisuala bilakatuko den. Garatzen ari diren zenbait aparagailuk ez dute kanpoko bideo-kamara baten beharrik.

Erdiguneko erretina artifizial moduan funtzionatzeko garatzen ari diren erretinako protesiek arazo ugari topatzen dituzte konpontzeke, batik bat gizakiaren erretinari atxikiriko konplexutasunak eragindakoak. Erretinaren betekizun nagusienak irudiak jaso eta burmuinera bidaltzekoak dira. Begian betebehar horretarako laguntzen duten hiru zelula mota nagusi daude, bastoiak, konoak eta zelula ganglionarioak direlarik.

Begiaren fotojasotzaile bezala diharduten 125 milioi bastoi eta kono inguru daude begian. Jasotzaileen artean ugarienak bastoiak dira, 18 bastoi bakoitzeko kono 1 dagoelarik. Bastoiek argi gutxiko guneetan funtziona dezakete (fotoi bakar bat detekta dezakete) eta argi ez gehiegirekin txuri-beltzeko irudiak sor ditzakete. Behin nahikoa argi dagoenean (esate baterako, egunargia edota logela batetako argi artifiziala), konoek objektuaren kolore eta zehaztasunak ikusteko aukera ematen dute. Konoak dira irakurketa ahalbidetzen dutenak, izan ere bereizmen handiarekin ikusteko aukera ematen digute.

Bastoi eta konoek jasoriko informazioa erretinako ia milioi 1 zelula ganglionarioetara igortzen da. Zelula ganglionario hauek bastoi eta konoek jasoriko mezua interpretatzen dute eta nerbio optikoaren bidez informazioa burmuinera bidaltzen da.

Erretinosi Pigmentarioak erretinako bastoi eta konoen galera eragiten du. Hala eta guztiz ere, zelula ganglionario eta bastoi artifizialek ukitu gabe jarraitzen dute. Honek esan nahiko du baldin eta kono eta bastoi artifizialak garatzen badira (erretinako protesiak) informazioa burmuinera igorri ahalko litzatekeela bertan interpretazioa burutu ahal izateko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE