Ikusmen desgaitasuna duen emakumea naiz, eta… ezagutzak, trebetasunak, gaitasunak eta indarrak

Categories
Kategoriarik gabe

Retina Euskadi Begisarek bat egiten du martxoaren 8arekin, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin, ikusmen murriztuko emakumeen gaikuntzei buruzko diskurtsoarekin. Hori da, hain zuzen ere, aurtengo leloa: “Ikusmen-desgaitasuna duen emakumea naiz, eta…”

Ikusmen desgaitasuna duten emakumeok diskriminazio bikoitzari aurre egiten diogu, lehenik eta behin emakume izateagatik, eta bigarrenik gure desgaitasun izaeragatik. Aurrera egitea eragozten diguten oztopoak apurtzeko, gure gaitasunei enfasia jarri nahi diegu, mugak gure ingurutik datozela jakinda, ez gure ikusmen murriztuko izaeratik.

Hori dela eta, aurten Begisareko bazkideek “Ikusmen desgaitasuna duen emakumea naiz eta…” esaldiaren aurrean emandako erantzun guztiei ahotsa jarri diegu eta bideo honen bidez aurkezten ditugu.

Gure entitatea ere Feminista da!!!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Chat