• Home
  • /Azken berriak /Ikusmen urria duten pertsonen ikusmen zorroztasuna hobetzeko kolorez aldatzen duten betaurrekoak diseinatu dituzte
Print Friendly, PDF & Email

Ikusmen urria duten pertsonen ikusmen zorroztasuna hobetzeko kolorez aldatzen duten betaurrekoak diseinatu dituzte

SERVIMEDIA, 2009/05/10

Madrileko Carlos III Unibertsitateko zenbait ikerlarik segundu gutxiren buruan kolorez aldatzen duten betaurreko “adimendunen” diseinuan parte hartu dute zeintzuk, era berean, erretinosi pigmentario edo erretinopatia diabetikoa bezalako gaixotasun bisualak dituzten pertsonen beharretara egokituko diren.
Aste honetan Fort Lauderdalen (Florida), Estatu Batuak, “Association for Research in Vision and Ophthalmology”-k ospaturiko (ARVO) kongresu oftalmologikoan aurkeztu ziren betaurrekoek, euren sortzaileen iritzian, etorkizun gertu batetan pertsona askoren bizi-kalitatea hobe lezake.
Espainian milioi bat pertsona baino gehiagok paira dezakete ikusmen gutxitua eta filtro hauek hoietariko askori lagun diezaiekete, zehaztu zuen Donostiako Teknologia Elektrokimikoetako Gunea eta Valladolideko Unibertsitateko Oftalmologia Aplikatuko Institutuarekin beste ikerlari askoren artean elkarlanean ari den, Madrileko Carlos III Unibertsitateko Display eta Aplikazio Fotonikoetarako Taldeko kide den Ricardo Vergazek.
Carlos III-k bere web-orrialdean azaltzen duenez, “transmitantzia aldakorreko filtroak dituzten lenteak erabilgarri eta erosoak dira ikusmen gutxitua duten pertsonentzat, ikusmen zorroztasunaren murrizketa da ezaugarri hamankomuna ikusmen gaixotasun ugaritan, erretinosi pigmentarioa, erretinopatia diabetikoa etbr.”.
Betaurrekoen funtzionamendurako argitasun maila eta mota jasotzen duten sentsore multzo bati esker automatikoki adaltzen diren argi filtro batzuk erantsi dira (eguzki, halogena …) eta tentsio bat aplikatzen zaio kristal batzuei zeintzuk kolorez aldatzen diren karga elektriko (elektrokromiko) bat jasotzerakoan.

Gainera, diote lanaren egileek, dispositiboa eskuz ere kontrola daitekeela betaurrekoaren patilan kokaturiko botoi batzuen bitartez, zeintzuekin filtroaren iluntasuna nahi bezala erabil daitekeen.
Vergazen arabera, orain arte filtro fotokromatikoen kasu batzuetan erabili izan dira (eguzkia dagoenean iluntzen diren betaurreko normalak), baina motelak izan ohi dira filtro elektrokromiko berriekin alderatuz gero, zeintzuk kolorez segundu gutxitan aldatzen diren eta ez minututan, fotokromatikoekin gertatzen den moduan.

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE