• Home
  • /Azken berriak /Ikusmen urridun nahiz pertsona itsuei bereziki egokituriko sukaldaritza ikastaroa
Print Friendly, PDF & Email

Ikusmen urridun nahiz pertsona itsuei bereziki egokituriko sukaldaritza ikastaroa

2011.05.11

Sukaldaritza irakasle den Iñaki Ubiriak ikusmen urridun nahiz pertsona itxuei bereziki egokituriko ikastaro bat eskeini zien Begisare elkarteko zenbait kideri.

Lehen egunean, inongo arriskurik gabe erabili ditzazkegun tresnei erreparatuz hasi zuen ikastaroa. Beste batzuren artean, indukzio plaka eramangarri bat, irekiera errezeko presiozko lapiko bat, eskuzko txikitzaile bat eta microondaza aurkeztu zizkigun.

Errezetei dagokienean, denetik prestatu zuen; sarrerako nahiz plater nagusiak, neguko eta udarakoak; haragi, barazki nola arrainak. Hori bai, plater guztiak ongi onduta baina olio gutxirekin, jakia era berean zaporetsu bezain osasungarri bihur zedin.

Honako hauek prestatu zizkigun plateretako batzuk :

 Guacamole.
 Mikroondasean eginiko orburu edo alkatxofak.
 Dilista edo lenteja gorrien zopa barazkiekin.
 Txinatar pasta barazki eta gambekin.
 Oilaskoa kalabazina eta sesamoarekin.
 Bakailaoa eta patatak mikroondasean ziazerba edo espinaka olioztatuekin.

Goxo – goxo…
Eta “fundamentuarekin” !

Argazki gehiago ikus aal izateko, sakatu beeko helbidean

URL: picasaweb.google.com/begisare/CursoCOCINA?authkey=Gv1sRgCJGlmdeS672Mfw#slideshow/

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE