Print Friendly, PDF & Email

Ikusmena babesteko biomaterialak

www.elmundo.es, 2011.05.30

Hiritarren osasunarentzat begiko traumatismoa, erretinaren desprendimendua edo diabetesa bezalako gaixotasun larriek harreman zuzena dute pertsonaren erretinan gel transparente bat izatearekin. Eragindakoen begi-osasunean arazo hau kendu ahal izateko geroz eta gehiago dira bitrektomia deritzon zirujia-teknika erabiltzen duten oftalmologia zentruak, erretinan teknika honen erabilerak patologia honen agerpena konpontzen du zehaztasun handiz.

Ebakuntza honek arrakasta handiena erdiesteko baldintza onenetan egin behar da. Hala eta guztiz ere, ebakuntzak dirauen bitartean oftalmologoek ikusmen murriztua duten tresna eta aparagailuak erabili behar dituzte, hortaz, operazioan gertatzen den edozein desbideraketak lesio larriak eragin ditzake gaixoaren erretinan.

“Ikusi genuenez profesionalen aldetik beharra zegoen eta giza-begiaren alderdi ahul honen bisualizazioa hobetzeko konponbide bat bilatzea erabaki genuen” azaldu du Iñigo Corcóstegui Crespo-k, Oftalmologiako Instituto Kliniko Kirurjikoko proiektuaren arduraduna.

Horretarako, mediku gazte honek Bioftalmik euskal enpresarekin batera “erretinako zirujietan bitrektomia ebakuntzan zehar zirujauaren ikusmena optimizatuz berauen emaitza hobetzea” ahalbidetzen duen produktu berritzailea garatu du. Erretinaren bitreoaren gainean ezartzen den biomaterial berritzaile bat da -begia betetzen duen gel garden bat, baina begiko patologia larriak erakar ditzakeena- medikuak giza-begiaren inguruan duen ikusmena optimizatu eta hobetzea helburu duelarik. Gainera, begiarekin kontaktuan efektu sekundariorik eragiten ez duen substantzia ez-kaltegarria da, “produktua eragindakoaren begira egokitzen baitugu”.

“Zehaztasun handia eskatzen duten erretinako zirujia era hauek hobetzen laguntzen duen kirurjia tresna bat da, izan ere, milimetro bateko desbideraketa soil batek pertsonaren begian ondoeza larriak sor ditzake” diote proiektuaren arduradun den taldetik.

Aitzindaria den biomaterial honek oftalmologoei eskaintzen dieten abantaila nagusienen artean aurkitzen da osasun alor garrantzitsu honetako profesionalek buruturiko ebakuntzen zehaztasunean ematen den hobekuntza. Hala eta guztiz ere, medikuak pantailan eragindakoen erretina “erabateko argitasunez” ikusi ahal izango du eta bere esanetan “ebakuntzen segurtasun handiagoa” erakarriko du eta, ondorioz, “delikatua den zirujia honetan emaitzak”.

“Erretinan behin materiala ezartzen denean zehaztasun handiz operatu daiteke bitreoaren erauzketan erratzeko inolako beldurrik gabe” ezpimarratu dute. Onura honekin batera, ebakuntza guzti hauetan normalean erabiltzen diren bestelako substantzien erabilerak erakar ditzakeen balizko arriskuak, osasunarekin erlazionaturiko arazoak eta toxikotasuna, murrizteko aukera eskaintzen du produktu aitzindari honek. “Diseinatu berri dugun produktu honen onuretako bat zelulen toxikotasun handiagoa edota erretina handitzea dakarten substantziek eragiten dituzten ondorio kaltegarriak ekiditea da. Dena den, substantziak arrisku hauek sahiestea lortzen du ez-kaltegarria eta biobateragarria delako” baieztatzen du Corcóstegui-k.

Ebakuntza hauetan erabiltzen diren substantzia kopuru altua murrizteko aukera eransten zaio ekarpen honi, izan ere, produktu bakarra erabiliko litzateke. “Erretinaren desprendimendua zuzentzeko ebakuntzetan zazpi konpuesto ezberdin erabili ohi dira eta guk produktu bakarrera mugatu dugu”. Osasunarentzat kaltegarria ez den substantzia batekin erretinako zirujietan begiko ehunen ikusgarritasuna erreboluzionatzera zuzenduriko produktu berritzailea da.

URL: www.elmundo.es/elmundo/2011/05/30/paisvasco/1306742464.html

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE