• Home
  • /Azken berriak /Itsuentzako lehen kutxazain automatiko egokituak instalatzen hasi da Kutxa
Print Friendly, PDF & Email

Itsuentzako lehen kutxazain automatiko egokituak instalatzen hasi da Kutxa

Javier Garcia-en eskutik jaso da hau, 2009/02/19

Datorren apirilaren 15era arte, autozerbitzuko ekipo hauek jarriko ditu Kutxak Donostia, Errenteria, Irun, Eibar, Zarautz, Beasain, Tolosa eta Arrasateko hainbat bulegotan.

Garibai kaleko bulegoan arrakastatsua izan den esperientzia pilotu baten ondoren, eta pertsona itsuei autozerbitzuan sartzeko bidea erraztearren, kutxak ezaugarri hauetako bigarren kutxazain egokitu bat jarri du gaur Getaria kaleko instalazioetan ikusmen-arazo larriak dituzten bezeroentzat. Datorren apirilaren 15ean amaituko den lehen fase batean, autozerbitzuko sistema hauetako hamar unitate instalatuko dira eta urtea amaitzen denerako, ehun izango dira itsuek erabiltzeko prest kutxak bere bulegoetan ipiniko dituen kutxazain egokituak.

Itsuentzat espresuki egokitutako autozerbitzuko sistema hauek ahots-software bat daramate eta software horrek aukera emango die bezeroei, aurikular bat kutxazainari konektatu ondoren, bideozko ohiko eragiketak audiora pasatzeko. Audioko sistema euskaraz zein gaztelaniaz dago erabilgarri.

Kutxak Gipuzkoako kutxazainetako sarean gauzatuko du irisgarritasun-proiektu honen garapena, instalazioen gaur egungo konfigurazioagatik eta erabilgarritasunagatik, mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzat ere prestatuak baitaude dagoeneko. Ezaugarri hauek dituzten ehun kutxazainetako egokitzapen-plana, fase ezberdinetan burutuko da urtean zehar. Gainera, hemendik aurrera kutxak instalatzen dituen ekipo guztiek eramango dute inkorporatuta itsuentzako beharrezko eragikera guztia.

Kutxak ONCErekin koordinatu du Garibai kaleko bulegoan ipini den ekipo pilotuaren baliozkotasuna. Probaldiak izan duen arrakasta ikusirik, eta Getaria kaleko bulegoan ostiral honetan egingo den instalazio berriaren ondorenean, hauxe izango da kutxak itsuentzako erabilgarri jarriko dituen kutxazain egokituak jartzeko egitasmoa, zehazki udalerri eta bulego hauetan: Donostia (Gros-Galtzada Handia, Isabel II, Benta Berri); Errenteria (Viteri); Irun (Kolon Pasealekua); Eibar (Elizaldea); Zarautz (San Frantzisko); Beasain (Erauskin); Tolosa (San Frantzisko) eta Arrasate (Garibai).

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE