• Home
  • /Azken berriak /Itsuentzako “Tactile Minds” argitarapen pornografikoa merkaturatu dute
Print Friendly, PDF & Email

Itsuentzako “Tactile Minds” argitarapen pornografikoa merkaturatu dute

EITB Erredakzioa, 2010/04/2010

Lisa Murphy, argazkilari kanadiarra, da “Tactile Minds”-en sortzailea, itsu eta ikusmen desgaitasunak dituztenei zuzendurik biluzien irudi erliebedun eta braillen idatzitako deskribapenak barnebiltzen dituen argitarapena, The Daily Telegraph egunkari britainiarrak gaur argitaratu duen moduan.

Gutxi gorabehera 170 euoren truke eskura daitekeen liburuak eskuz erliebean egindako 17 irudi jasotzen ditu, besteak beste, “diskotekako jarrerarekin” agertzen den emakume biluzia, “bular perfektu” batzuk eta “amodioaren robot” lez agertzen den gizonezkoa irudikatzen dutenak.

Kanadako Itsuentzako Institutu Nazionalaren taktuzko grafikoen ziurtagiria duen argazkilariak, taktuzko irudiak sortzen ikasi zuen ikusmen desgaitasunak dituzten haurrentzako liburuetan erabilitako animalien ukimen irudiekin.

Murphy-k adierazi duenez liburu honekin besterik gabe “merkatu-txoko” bati erantzun nahi izan dio, izan ere, esan duen moduan “ikusmen arazoak dituzten helduentzako ez daude biluziak dituzten libururik”.

“Produktu berritzailea da. 1970 eta 1985 artean ´Playboy´-k braille testua zuen edizio bat izan zuen, baina ez zuen irudirik” baieztatu du Murphy-k, zeinen ustetan “sexu irudiz betetako gure gizarte honetan itsuak alboratuak izan dira”.

Erliebeen alboan irudien protagonistek daramatzaten arropak adierazten dituzten braille deskribapenak daude. Irudikapen hauetarako Murphy-k maskaraz jantzitako lagunak hartu zituen modelotzat.

URL: www.eitb.com/noticias/curiosidades/detalle/396317/lanzan-publicacion-pornografica-ciegos/

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE