Print Friendly, PDF & Email

Itsutasuna sahiesteko sendagaiekin erretina zeharkatzeko modua

2009ko Urriaren 13a, Madril (EUROPA PRESS)

Dublineko (Irlanda) Trinity College-ko ikerlariek erretinako odol-hesia zeharkatuz modu behin-behineko eta itzulgarrian barneratzeko esperimentuzko teknika bat garatu dute, zeinak itsutasuna eragiten duten hainbat gaixotasun genetikoen tratamendua ahalbidetuko lukeen. Beraien lana “Proceedings of the National Academy of Sciences” (PNAS) aldizkariaren argitalpen digitalean barreiatu da.

Erretinako odol-hesiak, argi-fotoiak energia elektrikoan eraldatu eta ikusmena ahalbidetzeko beharrezkoa den oxigenoa hornitzeaz arduratzen diren, begiko odol-hodiak babesten ditu. Hala eta guztiz ere hesi honek, burmuineko hesi hematoenzefalikoak bezala, blokeatu egiten du begirako osagaien hornikuntza.
Ikerlariek, Matthew Campbell-ek zuzendurik, erretinako hesian zehar osagaien barneratzea ekiditen duten loturak apurtzeko metodo bat identifikatu zuten, horrela barne-erretinako zelula endotelialetara botikak iristea ahalbidetuz.
Ikerlanaren egileek Erretinosi Pigmentarioa, begiko endekapenezko gaixotasun bat, garatzeko genetikoki eraldaturiko arratoiak erabili zituzten. Orduan, frogatu egin zuten barne- eta kanpo-erretinaren mugen arteko lotura estuen modulazio eta botiken ondorengo administrazioak ondorioztatzen zuela zelulen heriotza-tasa gutxitzea eta ikusmenaren hobetzea.

ikerlariek jakinarazi dutenez, erabilitako arratoi ereduak lagundu lezake argitzeko antzeko estrategia batek funtzionatuko lukeen animali eta gizakiek pairatzen dituzten erretinako gaixotasunen barruti zabal batetan.

URL: www.europapress.es/salud/noticia-atravesar-retina-medicamentos-evitar-ceguera-20091013163132.html

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE