• Home
  • /Azken berriak /Jaraunspenezko itsutasun forma larri bat hobetzea lortzen duen terapia genetiko batean aurrera jarraitzen dute
Print Friendly, PDF & Email

Jaraunspenezko itsutasun forma larri bat hobetzea lortzen duen terapia genetiko batean aurrera jarraitzen dute

MADRIL, 2008ko irailaren 22an (EUROPA PRESS)

Ikerlan fasean dagoen terapia genetiko batek itsutasuna eragiten duen jaraunspenezko gaixotasun larria duten gaixoen eguneko eta gaueko ikusmena era esanguratsu batean hobetzen die, horrela dio Filadelfiako Pensilvaniako Unibertsitateak (AEB) “Procedings of the National Academy of Sciences” (PNAS) aldizkariaren argitalpen digitalean aste honetan argitaratuko duen azterlan batek.

Ikerlarien arabera, terapia honek ziklo erretinoidea zuzentzeko laguntzen du, zeinak erretinan argia seinale neutral bilatzeko beharrezkoak diren A bitaminazko molekulak birsortzen dituen. Ziklo honetako osagai funtsezko batetan, RPE65, izandako eraldaketek Leber-en Amaurosis Kongenitoa (LCA) bezala ezagutzen den itsutasun modu larria eragiten dute.

Zientzialariek adierazi dutenez RPE65 ordezkatzen duen terapia genetikoak gaixotasuna duten animalietan ikusmena berreskuratzen du eta gizakietan egindako haserako saiakera klinikoek adierazten dute tratamendua ziurra dela eta ikusmena hobe lezakeela oraindik ere gutxi bada ere.

RPE65 genearekin egindako terapiaren hobekuntza osoa ebaluatzeko, zientzialariek eraldaketa duten hiru helduen begi batean tratamendua injektatu zuten. Tratamendu osteko aurreneko 30 egunak pasata, hiru eragindakoek trataturiko begian hobekuntza esanguratsua erakutsi zuten.

Artur Cideciyan-ek zuzenduriko ikerlariek iradokitzen dute ebakuntzak konoen, kolore eta eguneko ikusmenaren erantzule diren molekulak, eta era berean bastoien, gaueko ikusmenaren erantzuleak, funtzionamendua 63.000 bider arte areagotu ahalko lukeela.

Hala eta guztiz ere egileek adierazi dute eragindakoek iluntasunerako ohitze anormalki motela izan zutela. Iradokitzen dute terapia genetikoak, nahiz eta inperfektua izan, gaixotasuna duten eragindakoengan eguneko eta gaueko ikusmenaren hobetze garrantzitsu bat eskaintzen duela.

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE