Urriaren 14an Ikusmenaren Mundu Eguna ospatuko da eta horren harira ekimena burutuko da. IKUSMEN MURRIZTUA DUT bereizgarriaren erabilerak giza-harremanak errazten ditu eta ulergarritasun ezak sortzen dituen arazoak saihesten laguntzen du.
Retinosis Gipuzkoak, Retina Bizkaiak eta Retina Arabak hainbat euskarri motatan elkarrekin abian jarriko duten kanpainak xede argi bat dauka: ikusmen urritasuna izan arren oraindik IKUSMEN MURRIZTUA DUT bereizgarria ez dutenei erabiltzearen abantailak erakustea. Halaber, ekimena gizarte osoari zuzentzen zaio, ikusmen urritasunaren existentziaren inguruan sentsibilizatzeko eta ezagutarazteko eta honela, desgaitasuna dutenekiko ulergarritasuna hobetu dadin.
Pertsona batek ikusmen murriztua du baldin eta % 30 baino gutxiago ikusten badu. Ikusmen murriztua eragiten duten gaixotasuneko batzuk hauexek dira: endekapen-makularra, glaukoma, magna miopia, erretinopatia diabetikoa, aniridia, erretinosi pigmentarioa, erretinaren beste distrofia batzuk edo Leber-en neuropatia optikoa. Ikusmen narratsa, erdiguneko, ikusmen-periferiko nahiz ikus-eremuaren zati baten galera bezalako sintomak erakartzen dituzte. Arazo hauek ez dute sendabiderik. Estatu espainiarrean milioi bat pertsona baino gehiagok du egoera hau.
Ikusmen murriztua ez betaurreko ez tratamendu farmakologiko ezta ebakuntzarekin ere ezin zuzen daiteke eta hortaz, egunerokotasunak barnebiltzen dituen hainbat jardueren burutzea zaildu eta/edo erabat eragozten du. Biztanleen gehiengoak ikusmen murriztua duten pertsonen existentzia bera ez du ezagutzen. “Ezjakintasun hori dela-eta, ez gara ulertuak sentitzen; batik bat, sarri gertatzen den moduan, eragindako pertsonak itxuraz osasuntsuak diren begi eta begirada dituelako. Gutariko askok eguneroko zenbait jarduera burutzea ahalbidetzen digun ikusmen-hondarra izan arren, beste hainbat ekintzetarako laguntza edo makil txuria edota gida-txakurra behar izaten ditugu”.
Ikusmen Murriztua Dut bereizgarriak ikusmen desgaitasuna duten gizon-emakumeak identifikatzen eta, beraz, pairatzen duten ikusmen-galeraren ondorioz izan ditzaketen ezohiko portaeren interpretazio okerra ekiditen laguntzen du. Esate baterako, pertsona bera batzutan agurtzea eta bestetan ez, kalean albo batera ez egitea, polikiegi ibiltzea, estropezu egitea, haur, kale-argi, eserleku batekin tupust egitea, sarrera edota irteera ez topatzea edo besteentzako nabarmena den zerbait galdetzea.
Ikusmen murriztua ikusgarri egiten eta, hortaz, txapa edo besokoa daraman pertsona desgaitasuna duen gizon-emakume bezala identifikatzen duen bereizgarria bakarrik edo bastoi txuri baita gida-txakurrarekin batera ere erabil daiteke, pertsona hori guztiz itsua ez dela adieraziz, hots, gizon-emakume horrek ikusmen-hondar erabilgarria duela.
“Txapa honek laguntzen dizu” goiburuko kanpaina
IKUSMEN MURRIZTUA DUT bereizgarria Retinosis Gipuzkoa Begisarek 2013. urtean sortu zuen. Ordutik erabilera zabaldu da eta gaur egun Espainia osoan ezaguna den tresna dugu. Ezagutarazteko lan horretan giltzarri gertatu dira ikusmen desgaitasuna dutenen elkarteak zein oftalmologiaren, optikaren edo ikusmen errehabilitazioaren alorreko profesionalak.
“Kanpainaren bidez balizko erabiltzaileak urratsa ematera animatu nahi ditugu, bereizgarria eramateak autonomia hobetu dezakeelako. Erabiltzen dugunok ulertuagoak sentitzen gara, lehen haserreak edo gaizki-ulertuak sortzen ziren egoeretan. Zenbat eta pertsona gehiagok erabili, orduan eta ezagunagoa izango da sinboloa eta ondorioz, jende gehiagok ulertuko gaitu”.
Kanpainarako, soinean txapa moduko bereizgarria daramaten gizon baten eta emakume baten irudiak baliatu dira. Goiburua hauxe da: “Ikusmen urria baduzu, txapa honek laguntzen dizu”.

Kanpaina Bizkaian. Astebete
- Bilboko Tranbiaren pantaila guztiak
- Euskotrenen 3. lineako autosalmenta pantailak
- Bizkaiko Renferen Aldirietako geltokietan, 41 paper-euskarrietan.
- 6 pantaila digital Abandoko Geltoki Intermodalean
- Bilboko 60 markesina
Kanpaina Araba. Astebete
- Vitoria-Gasteizko 30 markesina
- Laudioko Renferen Aldirietako geltokiko euskarriak
- Vitoria-Gasteizko Tranbiaren pantailak
Kanpaina Gipuzkoa. Astebete
- Donostiako Renferen geltokiko 6 paper-euskarri
- 25 paper-euskarri Gipuzkoa osoko Euskotrenen geltokietan
- Gipuzkoa guztiko Euskotrenen makinen pantailak
- Donostiako Dbusen 64 markesina
- Irungo 5 markesina eta paper-euskarri
- 400 kartel Lurraldebusen eta Dbusen autobus guztietan
- 15” -ko spot bat Gipuzkoa guztiko Lurraldebusen 324 autobusetan
Bereizgarririk erabiliena txapa bat da, IKUSMEN MURRIZTUA DUT esaldia daramana. Zenbait hizkuntzatan eskuragarri dago 2 eurotan: www.tengobajavision.com webgunean eta 659 081065 zenbakira deituta.