Print Friendly, PDF & Email

Karraskari itsuentzako argi-izpia

2012.07.26, El Pais

Erretina, begi-barnean atzealdean kokatzen den ehuna, birsortzeko saiakeren artean eta bide berri bat planteiatzen duen esperimentu baten bitartez, botika batek itsu ziren arratoiei partzialki eta denboraldi batetarako ikusmena itzuli die.

Kasu honetan, esfortzuak ez datoz ez ama-zelula ezta protesi elektronikoen erabileratik ere. Itsutasunari aurre egiteko itxaropena izen konplexu batez osaturiko molekula forma baten (akralamida-azobenzeno-amonio kuaternarioa, AAQ) eskutik dator, berau bitreoan (begien barruan kokaturiko substantzia likatsua) kantitate txikietan injektatuz gero esperimenturako erabili ohi diren animalietan argiarekiko sentsibilitatea behin-behineko eran berrezartzea erdietsi da.

Denborak esango du, Neuron aldizkarian argitaratu arren, oraindik garapenaren hasierako etapan aurkitzen den ikerkuntza-ildo hau inoiz gizakietara iritsiko ote den eta, era berean, herrialde garatuetan begi-lesioen eragile nagusietako batzuk -gehiengo handi bat ehun honen endekapenarekin dago loturik- tratatzeko balio duen edo ez.

Erretina betidanik argazki-kamera arrunt baten pelikularekin alderatu izan da. argia kornea eta kristalinoaren (fokatze-lentea) bitartez pasatu eta azalera honetan isladatzen da, non argia azkenik fotojasotzaileei -kono eta bastoiak deitzen diren nerbio-zelula batzuk- esker nerbio-optikoak burmuinera eramango dituen seinale elektrikoetan eraldatzen den (egungo kamera digitalek dituzten pixelen parekoak).

Itsutasuna erakartzen duten arrazoi nagusietako batzuk, izan oinordetzazko arrazoiengatik -Erretinosi Pigmentarioa kasu- izan eskuratuak -makularen endekapena-, espezializaturiko neurona mota bat baino zerbait gehiago diren fotojasotzaile hauen heriotzan dute beraien jatorria. Behin hauek suntsituta, honek dakarren ikusmenaren galerarekin, ez dago eragindako hauei ikusmena itzultzeko gai den inolako terapiarik. Hori dela eta, hortik dator eraginkorrak suertatuko diren tratamenduak topatzeko interesa.

Berkley-n Kaliforniako Unibertsitate, Munich-eko Unibertsitate eta Seattle-en Washington-eko Unibertsitateko ikerlariek abian jarri duten bidea erretinan AAQ molekulak dituen efektuetan oinarritzen da. Botika honek ez du dagoeneko lesionaturik aurkitzen diren fotojasotzaileetan jarduten, baizik eta erretinako beste neurona mota batean. Euren berezko egoeran zelula hauek itsuak diren arren, Berkley-n Kaliforniako Unibertsitateko biologia molekularreko irakaslea den Richard Kramer-ek bere azterlanean adierazi bezala, botikari esker argitasunarekiko sentsibilitatea garatzen eta fotojasotzaileen antzera jokatzen dute.

Ikerlariek medikamentuaren efektuen inguruko entseguak jaio eta gutxira fotojasotzaileen heriotza eragiten duten mutazio genetiko jakin batzuk zituzten arratoiekin egin zituzten. Begietan AAQ dosi txikiak sartu ostean, ikerlariek antzeman zuten karraskariak argitan jartzerakoan beraien pupilak uzkurtzen zituztela eta honetatik alde egiten zutela.

Kramer-ek bere lanean planteiatzen duenez, teknika honek erretinako arazoak konpontzen saiatzen diren ikerketa-ildo nagusiekin alderatuz gero abantailak suposatzen ditu. Orain arte ama-zelulen erabileran -kalteturiko fotojasotzaileen funtzioa ordezkatzera bideratuak-, terapia genikoan -Erretinosi Pigmentarioa bezalako gaitzen eragileak diren lesio genetikoen aurka egiteko- eta protesi elektronikoetan -begi-hondora iristen den argia seinale elektriko bilakatu eta, era berean, nerbio-optikora transmititzeko gai direnak- oinarrituriko aplikazioetan saiatu da.

Ikerkuntza-ildo guzti hauek, denak esperimentu-fasean emaitza ezberdinekin, erretina modu iraunkorrean aldatzen dute edota inbasiboak dira. “Gure ikuspuntuaren abantaila da, botika sinple bat den heinean dosia aldatu, bestelako teknikekin konbinatu edo emaitzak nahi direnak ez baldin badira tratamendua bertan behera utz daitekeela da” azaldu du Kramer-ek.

Eragozpena litzateke, emaitzak oraindik partzialak (argiarekiko nolabaiteko sentsibilitatea itzultzen dute, ez ikusmena) izateaz gain aldi baterakoak direla. Universitat de Barcelona-n oftalmologiako katedraduna den Alfredo Adán-ek egunkari honi tratamenduaren berritasuna aitortzen dio, nahiz eta era berean soilik esperimenturako karraskarietan frogatu dela ohartarazten duen: “animali hauetan funtzionatzen duen oro ezin daiteke pertsonetara eraman”. Nicolás Cuenca-k, Alacant-eko Unibertsitatean fisiologia, genetika eta mikrobiologia saileko erretina adituak, beste kontu bat azpimarratzen du: “ez dago argi animaliek zer nolako ikusmen kalitatea duten”.

Ikerlanaren koegilea den Russell Van Gelder ere, Washington-eko Unibertsitateko oftalmologia saileko burua, zuhurra da. Nahiz eta erretinaren endekapena pairatzen duten gaixoentzako itxaropen berri bat izan, konposatu hauek -oraindik hobetzeke daudenak- ziurrak diren eta arratoietan egin bezala pertsonetan ere antzeko modu batean funtzionatzen oten duten egiaztatzea falta da oraindik, Adán-ek adierazten duenez.

URL: sociedad.elpais.com/sociedad/2012/07/26/actualidad/1343328923_993182.html

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE