Print Friendly, PDF & Email

KUTXA FUNDAZIOA BEGISARE-rekin

Donostia, 2012.07.20

Orain sortu berria den Kutxabank erakundearen bitartez lorturiko diruaz aurten ere KUTXA FUNDAZIOAK BEGISARE-ren proiektuak lagunduko ditu 1600 euroko ekarpena eginez. Laguntza hau gure egintza planean jaso ditugun jardueren zati bat egiteko izango da, beste batzuen artean:

1.- Komuniazioa eta Hedapena:
– “Gipuzkoan Erretinosi Pigmentarioaren Azterlan Epidemiologiko, Kliniko eta Molekularra” proiektuaren  egungo egoera eta etorkizuna azaltzeko Ander Anasagastik emandako hitzaldia.
– Gizarte mailako RP-aren dibulgazio kanpaina bat aurrera eramango dugu irailaren 30an Donostiako boulevard-ean.

2.- Trebakuntza eta laguntza saioak::
-“Laguntza taldea Erretinosi Pigmentarioaren onartze prozesua errazteko baliabide gisa” ikusmen urritasuna duten pertsonak tratatzen aditua den psikologo batek zuzendurik. Hain zuzen ere, iharduera hau KUTXAk utzitako Donostiako Dr. Camino Liburutegian burutzen ari da.
– Inguruko sukaldaritza eskola ospetsu bateko irakasle baten eskutik itsu eta ikusmen urritasunak dituzten pertsonentzat bereziki antolaturiko sukaldaritza ikastaroa.
-Ikusmen desgaitasunak dituzten edota itsuak diren pertsonentzat egokituriko defentsa pertsonaleko tailer bat egingo dugu

3.- Ekintza sozio-kultural eta kiroletako animazioa:
– Balenciaga Museora bisitaldia, bertan bereziki guretzat egokituriko argiarekin eta ondoren Pagoetako Parketxeko Erlategira bisitaldia.
– -ONCE-k antolaturiko XI. Argazki Lehiaketaren Aurkezpenera bisitaldia.
– Arditurrin ibilaldia.

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE