• Home
  • /Azken berriak /KUTXA-k aurten ere BEGISARE-ren aldeko apustua egin du eta gure proiektuak diruz lagunduko ditu
Print Friendly, PDF & Email

KUTXA-k aurten ere BEGISARE-ren aldeko apustua egin du eta gure proiektuak diruz lagunduko ditu

2011.04.28

Beste urte batez, KUTXAk, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak, Begisareren egitasmoekin elkarlanean jardungo du 1800 euro emanez. Zehatz mehatz, aurten gure egintza planaren zati bat babestuko du, beste batzuen artean gai hauek barnebiltzen dituelarik:
1.- Komunikabide eta Hedapena:
– “Gipuzkoan Erretinosi Pigmentarioaren Azterlan Epidemiologiko, Kliniko eta Molekularra” proiektuaren garapenaren berri emateko López de Munain, Irigoyen eta Ruiz Doktoreek joan den apirilaren 2an eman zuten hitzaldia.
– Erretinosi Pigmentarioaren dibulgazio kanpaina.
2.- Trebakuntza eta Laguntza saioak:
– “Laguntza taldea Erretinosi Pigmentarioaren onartze prozesua errazteko baliabide gisa” ikusmen urritasuna duten pertsonak tratatzen aditua den psikologo batek zuzendurik. Hain zuzen ere, iharduera hau KUTXAk utzitako Donostiako Dr. Camino Liburutegian burutzen ari da.
– Inguruko sukaldaritza eskola ospetsu bateko irakasle baten eskutik itsu eta ikusmen urritasunak dituzten pertsonentzat bereziki antolaturiko sukaldaritza ikastaroa.
3.- Ekintza sozio-kultural eta kiroletako animazioa:
– Miramoneko Zientzia Museoa eta Planetarioa ezagutzeko bisitaldi gidatua.
– Arabako mendialdeko paisaia, kultura eta herrixkak ezagutzeko txangoa.
– Orain gutxi berriztatua izan den San Telmo Museora bisitaldi gidatua.

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE