• Home
  • /Ikusmen murriztua /Ayuso Doktoreak erretinari eragiten dioten distrofien ikerketan eman diren aurrerapausuak azpimarratu ditu eta itxaropenerako bide ematen du
Print Friendly, PDF & Email

Ayuso Doktoreak erretinari eragiten dioten distrofien ikerketan eman diren aurrerapausuak azpimarratu ditu eta itxaropenerako bide ematen du

Donostia 22/01/2016

Pasaden otsailaren 22an, ostirala, Carmen Ayuso Doktoreak “Las distrofias de la retina en 2016. ¿Cuánto hemos avanzado?” izenburudun hitzaldia eman zuen Biodonostia Ikerketa Institutuko areto nagusian. Fundación Jiménez Diez eta gaixotasun arraroen alorrean diharduen CIBEReko erreferentziazko ikerlariak erretinako gaixotasunen inguruan burutzen ari diren ikerketa genetiko ezberdinetan azken boladan izan diren berriak aztertu zituen.
Aretoa lepo bete zuten pertsonen aurrean, tartean oftalmologia eta genetika sailetako hainbat aditu, Ayuso Doktoreak gaixotasun hauei aurre egiteko egun bizi dugun egoera aztertu zuen eta, bestalde, azken 25 urteetan izan diren aurrerapausu garrantzitsuak nabarmendu zituen. Esku artean ditugun mutazio genetiko mota hauen konplexutasun eta hetereogenitatea aipatu zituen arren, eragindako pertsona eta ikerlarei beren lanean ez etsi eta itxaropenerako bide eman zuen eta, beraz, baikortasun mezu bat helarazi zuen.
Etorkizuneko balizko neurri terapeutikoei begira, diagnostiko goiztiar eta zehatz bat eduki ahal izateko eragindako gizon-emakume eta senideen karakterizazio kliniko eta genetiko egokia izatearen funtsezko garrantzia azpimarratu zuen Carmen Ayusok. Burutzen ari diren entsegu klinikoetan Doktoreak duen konfidantza adierazi zuen baita balizzko tratamenduak baieztatu ahal izateko eragindako geneen identifikazioan lanean diharduteko beharra ere.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE