• Home
  • /Azken berriak /LCA/RPE65-rako emaitza positiboak Gizakietan egindako Aurreneko Saiakeretan
Print Friendly, PDF & Email

LCA/RPE65-rako emaitza positiboak Gizakietan egindako Aurreneko Saiakeretan

Jatorrizko berria Retina Internacional organizazioak argitaratu zuen ingelesez

ARVO-ko Urteroko Bileran, ikerkuntzaren bi arrakasta nagusi argitaratu ziren, biek ala biek emaitza positiboak adierazten dituzte umeetan itsutasuna eragiten duten erretinako endekapenezko gaixotasunen aurreneko saiakera klinikoetan.

AEB-ko Jean Bennett Irakaslearen eta Britainia Handiko Robin Ali Irakaslearen ikerkuntza taldeen emaitzak aldi berean argitaratu ziren Ingalaterra Berriko Medikuntza Aldizkarian (New England Journal of Medicine). Bi taldeek informatu zuten frogatu zutela tratamendua ziurra zela eta beraren eraginez kasu batzuetan ikusmenean hobekuntzak izan zirela. Hala eta guztiz ere, hau oraindik tratamendu experimentala da eta ez da eskuragarria pazienteentzat.

Emaitza hauek erretinako gaixotasun transmitigarrien tratamendurako aurrerapausu itzela suposatzen dute.

URL: www.retina-international.org/index.php?menuid=43

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE