Print Friendly, PDF & Email

Legazpira bisitaldia

Joan den apirilaren 18an Retinosis Gipuzkoako 23 lagun elkartu ginen Legazpi herria ezezik Mirandaolako burdinola zoragarria ere ezagutzeko.

Exc Legazpi (4)Lehendabizi Mirandaolara abiatu ginen eta bertan burdin haranak eskeintzen dituen bista paregabeaz gozatzeko aukera izan genuen. Eguraldi ezin hobea izan genuen eta horrek lekua bere osotasun ederrean ezagutzea ahalbidetu zuen. Bir gidari sutsuak hainbat azalpen eman ondoren burdinolara sartu ginen non XVI. mendeko jantziekin olagizonek makineria martxan jarri zuten, urak hauspo erraldoiak mugitzen zituen eta mailuak gori-gori zegoen burdina lantzen zuen. Burdinolaren ondoan Mirandaolako Kapera kokatzen da, Gurutze Santuaren mirariaren oroitzapenaren leku. Bisita amaitzeko, olagizonek ola-pintxoa egin zuten burdinolako txingarretan.

Ondoren, herriko elizara zuzendu ginen eta Bir-ek Mirandaolako gurutzea erakutsi zigun Mirandaolako kaperan hasitako azalpenak amaituz.

Eta jarraian bazkaltzera joan ginen, guztiz beharrezkoa genuen indarrak hartzeko, gero gure ezagupenak eskolan erakutsi behar genituen eta. Bai, bai, arratsaldean partehartzaile guztiak garai bateko praile eskolako gela bateko pupitreetan eseri ginen eta Bir izan zen berriro ere bere azalpenen bitartez garai hartako neska mutilek (bereizirik noski) klasean eta jolas orduan egiten zituzten hainbat joku, ekintza zigor etabar kontatzen jardun zena. Dena oso arin, entretenigarri eta dibertigarria izan zen eta oso oso bitxia.

Azken batez, egun zoragarri bat igaro genuen ezertxo ere faltan bota barik. Eta hoberena zera da: Legazpik hori baino gehiago du emateko beraz, hurrengo txangoari begira gaude jada!
Exc Legazpi (2) Exc Legazpi (3)  Exc Legazpi (6) Exc Legazpi (7) Exc Legazpi (8) Exc Legazpi (9)

Exc Legazpi (1)

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE