• Home
  • /Azken berriak /Minusbaliatuei ibilgailuen gaineko zergaren salbuespena mugatzen zaie
Print Friendly, PDF & Email

Minusbaliatuei ibilgailuen gaineko zergaren salbuespena mugatzen zaie

Diario Vasco, 2010.06.03 (Javier García-k emana)

Minusbaliak dituzten pertsonen euskal elkarteek neurri hau kritikatu dute, asmo bakarra dirua biltzeko nahia izatea leporatuz. Helburua udaletxeek detektatu duten iruzurra geratzea da

Aurreko urteetan ez bezala, gipuzkoar batek baino gehiagok trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga dagoeneko ordaindu edo ordaindu beharko du. Hiru Lurralde Historikoetako foru-arau baten eraldaketak salbuespenaz onuratzen ziren pertsona kopurua murriztu du. EUDEL-en (Euskal Udalerrien Elkartea) arabera aldaketaren arrazoia bikoitza da, batetik, mugikortasunerako pertsonei zuzenduriko ekimen honen izpiritua berreskuratzea eta, bestetik, udaletxeek detektatutako iruzurrei (edadetuko pertonen izenean matrikulaturiko kotxe “tuneatu” edo senideen arteko ibilgailuen eskualdaketa, potentzia gehieneko eta, beraz, tasa altuagoa dagokion kotxea minusbalia duen pertsonaren izenean jartzea bezalako kasuak) mugatzea. Hala eta guztiz ere, kontua dagoeneko Arartekoaren esku jarri duten minusbalituen elkarteek neurri honetan diru-biltze nahia eta bere kolektiboari eginiko eraso berri bat ikusten dute.

EUDEL-k, aldaketa proposamenaren egilea, azpimarratu du salbuespena mugikortasun arazoak dituzten pertsonak laguntzera zuzenduta egon dela tradizionalki. Erakunde honen ustetan aipatutako xedea galtzen joan da, Espainia Guztiko Herriaren Defendatzailearen proposamenez, 2003an indarrean sartu zen arauaren ostean eta zeinak zergaren salbuespen orokortua gomendatzen zuen (gutxi gora-behera 100-200 €) %33 baino gehiagoko minusbalia duten pertsona orori, beti ere ibilgailua automobilaren titularraren erabilera esklusiborako zuzenduta badago.

Nafarroan laguntza hauek murritzagoak direla gogoratzearekin batera, EUDEL-k zehazten du, gerora egiaztatu bezala, “idazkera horrek iruzurrari ateak irekitzen zizkion eta, era berean, ikuskaritzak oztopatzen zituen egoera injustuak sortuaz”. Adibide moduan mugikortasun arazorik gabeko %33 baino minusbalia gehiagoko pertsonen kasuak aipatzen dituzte: esku batean malformazioa dutenak; entzumen eta ahots arazoak dutenak; lenguaia, usaimen eta mastikazio alterazioa dutenak; bihotzeko bat izan dutenak; giltzurrun bakarra dutenak … “Minusbaliak bai baina mugikortasun arazoak erakartzen ez dituzten kasuak dira”. EUDEL-tik aipatzen dute, udaletxeek ere detektatu dituztela “iruzur kasu ugari”, hau da, ez da minusbalia duen duen pertsona zergaren ordainketaz salbuetsitako ibilgailua erabiltzen duena senide bat baizik edota luxuzko kotxeak erosten dituzten minusbaliadun hiritarrak, gaitasun ekonomiko handiaren egiaztapena EUDEL-n esanetan. .

Pikarokeriaren adibide dira, batetik, beste senide batek erabiltzen zuen A3 85 urteko emakume baten izenean egotea eta, bestetik, “tuneaturiko” Seat Leon bat zuen gizon edadetua. Hori gutxi balitz, kasu batzuetan salbuespena eskatu izan da zilindrada handiko motor edota “Euskal Herrian horrelako 2 besterik ez” dauden ibilgailu esklusiboentzat. Horrelako kasuek “mugikortasunerako benetako arazoak dituzten pertsonak laguntzeko jatorrizko izpiritua galduarazi dute” EUDEL-k zehazten duenez, berreskuratu nahi izan den helburua “salbuespena baldintza ezberdinekin mantenduz” idazketa berriarekin.
Eraldaketak salbuespena erdiesteko egiaztatu beharreko minusbalia maila %65ra igotzen du. %33 eta %65 maila artean baloraturiko minusbaliatuek mugikortasun murriztua egiaztatu beharko dute, ibilgailuen erosketara IVA oso murriztua aplikatu edo aparkamendu txartela emateko kontuan hartzen den araudi estatal berdinak arauturiko baremoarekin bat.

<b>Hamalau zaldiko potentzia arte
</b>
Era berean, eraldaketak gama altuko ibigailuei eginiko salbuespena ezabatu du. Zentzu honetan, muga 14 zaldiko potentzian jarri da. Potentziarekin zerikusi duen kalifikazio horretatik aurrera, jabe guztiek tasa ordaindu beharko dute. EUDEL-n ustez potentzia gehiagoko ibilgailua garestiagoa da eta, hortaz, gaitasun ekonomiko handiagoaren isla da. Dena den, minusbalituen elkarteek arau aldaketa honetaz gain zehazki puntu hau kritikatu dute, sarri minusbaliatuek ez dituztela 14 zaldiko potentzia baino gehiagoko ibilgailuak kapritxoz erosten argudiatuz, behar dituztelako baizik, esate baterako, beharrezkoa duten malda mekaniko eta beste motako egokitzapenaz ekipatu ahal izateko. Euskal Udalerrien Elkarteak onartu du “gutxi badira ere” udaletxeek 14 zaldiak gainditzen dituzten ibilgailuak behar dituzten pertsonen berri eman diela. “Aztertzen ari garen gaia da eta ziurrenik zuzendu egin beharko da”.

Gutxi gora-behera Gipuzkoan 12.000 izango dira mugikortasun arazoak aitorturik dituzten hiritarrak. Udalerriek ez dakite zenbat diru gehiago bilduko den eta “horretaz ere ez gara arduratu”.

URL: www.diariovasco.com/v/20100603/al-dia-local/limitan-exencion-impuesto-vehiculos-20100603.html

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE