Print Friendly, PDF & Email

Retina Bizkaia Begisare elkartea sortu da

DONOSTIA 2016/10/23

Retinosis Gipuzkoa Begisare-k pozik ematen du aditzera Retina Bizkaia Begisare elkartea sortu berria dela.

Elkarte hau bizkaitar eragindako talde baten ekimenez sortu da eta azken urtetan Retinosis Gipuzkoa Begisare-rekin kolaboratu duen heinean bere lana Bizkaiko lurralde historikora zabaltzeko kezka nabaritu du. Bizkaiko lurralde historikoko eragindakoei arreta eta laguntza ematea beharrezkoa aurkitu du. Bere izena Retina Bizkaia Begisare da eta bai erretinosi pigmentarioak eta bai erretinaren beste hainbat  distrofia hereditario edota antzeko patologiak jasaten dituzten  pertsonei arreta emateko sortu da.

Bere helburua gaixotasun-mota hauek pairatzen dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da, eta horretarako informazio espezifikoa eta laguntza zerbitzua ematea, jarduera sozial, kulturalak eta hezigarriak antolatzea, eta horrela bazkideen arteko interakzioan laguntza ematea da. Garrantzizkoa ikusten dute zientziari lotuta egotea, ikusmen-osasunaren profesionalen eta ikertzaileen arteko loturak sortuz, eta hauen eta eragindako pertsonen arteko loturak ere sustatuz. Garrantzi haundia eman nahi diote bai kudeaketan izango den gardentasunari, bai funtzionamenduaren oinarria boluntarioengan izateari eta baita irabaziak jasotzeko salbuetsiak egoteari ere.

Retinosis Gipuzkoa Begisare-k laguntza eman die,  berarekin logotipoko marka irudia partekatzen dute eta zenbait jarduera elkarrekin batera egingo dituzte, bi elkarteek funtzionamendu independentea izan arren.

Zuzendaritza-batzordearen buru Arantza Uliarte Ranea izango da, zainketa intentsiboetan espezializatua den medikua da eta erretinosi pigmentarioak eragindakoa, Retinosis Gipuzkoa Begisare-ren arduradun mediku bezala jardun du azken urteotan eta jardungo du aurrerantzean. Lehendakariordetza David Coto Ugarteren kontu egongo da, digestio-aparatuan espezializaturiko medikua. Begoña Ruiz Herrerok elkartearen idazkaritza lanak egingo ditu, boluntarioen munduan eta mugimendu asoziatiboan esperientzia luzea du eta Juncal Carasa Sáez de Villaverde, ekonomista da eta diruzaintzaz arduratuko da.

Bere aurkezpen ofiziala datorren azaroaren 5ean Bizkaiko Medikuen Elkargoan dagoen Areto Nagusian izango da eguerdiko 12:00etan, hitzaldi jardunaldi interesgarri bat antolatu dugu  ekitaldi musikal batekin amaiera emanez. Hurrengo loturan programa osoa ikusi ahal izango duzu:

PROGRAMA PRESENTACION RETINA BIZKAIA BEGISARE

Retinosis Gipuzkoa Begisare-tik zorte ona opa diogu bere ibilbide berri hontan elkarte bateratu honi eta berri honen zabalpenean laguntzera animatzen zaituztegu aurkezpen ekitaldiaren zabalpenarekin batera.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan 646 787 112 telefonoan edo/eta bizkaia@begisare.org helbide elektronikoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE