• Home
  • /Azken berriak /Nazioarteko entsegu klinikoaren “Emaitza Itxaropentsuak” adierazi ditu Second Sight-ek
Print Friendly, PDF & Email

Nazioarteko entsegu klinikoaren “Emaitza Itxaropentsuak” adierazi ditu Second Sight-ek

Iturria: BRPSociety – Second Sight Inc 2008ko azaroaren 20a

Second Sight Medical Products, Inc., itsutasuna tratatzeko erretinako aparagailuak garatzen ari den konpainiak, haserako datuak aurkeztu zituen <b>“Argus II”</b> erretinako protesiaren entsegu klinikoen inguruan eta berauen inskripzioa bai Europan eta bao Mejicon aurrera doala jakinarazi zuen.

Bideragarritasunaren entseguak 3 urte iraungo du eta momentu hontan Estatu Batuetan, Europan eta Mejicon aurrera doa Erretinosisi Pigmentarioa (RP) dutenentzat, hain zuzen itsutasuna sortzen duen begien gaixotasun genetikoa.

“Itxaropentsu gaude orain arte entseguan parte hartu duten 17 pertsonen emaitzak ikusita” esan zuen Robert Greenberg medikuak, medikuntzan doktorea, Second Sight-eko CEO eta presidente. “Orain entsegurako izen-ematea luzatzen ari gara, batetik gure datuak indartzeko, bestetik emaitzak esanahi kliniko gehiagorekin ziurtatzeko eta baita ere merkatuaren onespena bilatzearen prozesuari hasera emateko”.

Erretinako aparagailuak dira, gaur egun, RP aurreratua bezalako erretinako endekapenen ondorioz itsutu diren pertsonei, ikusmen pixka bat ahalbiraderatzeko ikertzen ari diren aparagailu bakarrak. Second Sight-ek 2002. urte haseran Los Angeles-ko Doheny Erretinako Istitutoan eraman zuen aurrera bere lehen kontzeptu frogaren estudioa. Bertan RP zuten 6 bolondres <b>Argus I</b> sistemarekin inplantatuak izan ziren eta askok beraien etxeetan erabili zuten egunean zenbait ordutan. 

<b>Argus II</b>, entsegu klinikoan dagoen azken aparagailua, bigarren belaunaldiko erretinako aparagailu bat da eta erretinan jartzen den sare igorlean datza, zeinek 60 elektrodo igortzen dituen. Elektrodo hauek, bideo kamera batez jasotako informazioa igortzen dute, bideo kamera hau aparagailua inplantaturiko pertsonak daraman betaurrekoetan jartzen delarik. Inplantea bizitza osoan irauteko diseinatua izan da baina, behar izan ezkero, edozein momentuan kendu ahal izango litzateke inongo arriskurik izan gabe.

<b>Argus II</b>-ren bideragarritasunaren atariko emaitzak joan den hilabetean aurkeztuak izan ziren Erretinan Espezialista den Elkarte Amerikarrean (ASRS) Hawai-n. Los Angeles-ko Doheny Erretina Institutotik, Mark Humayun-ek dioenez, aparagailuan ez zen akatsik izan, eta kontrako gertaera gutxi izan ziren estudioan 14 hilabetez parte hartu zuten 17 pertsonengan, gertaerarik larriena aparagailua atera beharra izan zelarik, berau zailtasunik gabe. 

Greenberg doktoreak, gehigarri bezala, orientazio eta mugikortasun datuak eman zituen, bolondresekin eginiko lehen hamaika estudioetan. Second Sight-en <b>Argus II </b>sistema erabiliz, norbanako hauek, maiz gai dira 20 oin-etako distantziara dagoen ate bat aurkitzeko eta baita lurrean marrazturiko 20 oin-etako luzera daukan marra zuzen baten bukaeraraino iristeko ere. 

”Atariko estudio hauek sakonak dira, zeren, <b>Argus II </b>inplantea jaso aurretik erabat itsututa zeuden bertako partaideak, gai izan ziren inplanteak sortutako estimulazio elektriko baten ondorioz argia ikusten”. Greenberg doktoreak, zera gehitu zuen: “Hala ere, norbanakoak bere etxean hilabetetan erabili ondoren soilik, ikasi zuten, ikusmen sarrera berriari zentzua ematen eta bere kamera erabiltzen ohizko munduko eginkizunak betetzeko”.

RP Fighting Blindness-ko azalpena:

David Head, RP Fighting Blindness-eko presidenteak esan zuen  “Beste behin oso adoretsua da teknologia honen aurrerapausoak ikustea, beste ikerketa adarrekin batera, hara nola, terapia genikoa, ama-zelulekin egiten ari den lana, eta elikagai eta medikamentuen eragina aztertzen ari den zenbait estudio. Datozen bi urtetan emaitzak ikustea espero dugu.

“Ez dago zalantzarik, oinarrizko ikusmenak ere, hori bada lortu daitekeena, RP-ren ondorioz itsututako pertsonengan garrantzizko hobekuntzen aukera eskeintzen du beraien bizi-kalitatean, soilik askatasuna eta mugikortasuna ematea bada ere"

URL: www.brps.org.uk/newsevent.php?tln=newsevents&newseventid=59

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE