Eragindakoek sendagai umezurtza izendapenaren esanahia galdetzen digute sarri. Nahi baina gehiagotan, terminologia honek gaizki ulertuak sorrarazten ditu, izan ere, sendagai hitzaren erabilerak dagoeneko onartu eta merkaturatu den tratamendu bati buruz ari garela pentsatzera garamatza, eta beti ez da horrela izaten.
Sendagai umezurtz bezala izendatzen da gaixotasun arraro bat tratatzeko onuragarria izan daitekeen arren oraindik bere garapen-bidearen edozein fasetan dagoen produktua. Izendapen honek industria farmazeutikoak horren gaixo kopuru urria tratatzeko balioko duen produktu honen garapenera baliabideak bidera ditzan sustapen-neurriak eskaintzea du xede. Sendagai umezurtz gisa izendaturiko produktu bat medikamentu bezala saldu ahal izateko, beronen segurtasun, eraginkortasun eta kalitatea bermatu beharko da. Urteetako prozesua izan daiteke eta, kasu askotan, sendagai umezurtza izendapena jaso duten produktu askok ez dute inoiz medikamentu gisa merkaturatzeko halabeharrez eskuratu behar duten baimena erdietsiko.
Era berean, sendagai umezurtza izendapena dutela dioten beste zenbait elikadura-osagarriren inguruan sorturiko zalantza eta eztabaida ugari dago. Elikadura-osagarri bat ez da medikamentu bat, elikadura osatzen duen produktu bat baizik.