12.- EDHek beti al dakarte erabateko itsutasuna?

EDH guztiak ez dira endekapenezkoak eta ez dira nahitaez itsutasunean amaitzen, eta hala direnetan, aurrerapena asko alda daiteke pertsona batetik bestera. Batzuetan, ikusmena motel galtzen da, eta baliteke ikusmena egonkor mantentzea urte askoan. Beste batzuetan, beherakada handiak izaten dira, eta, ondoren, itxurazko galerarik gabeko urteak.

EDH degeneratiboen kasuan, erretinosi pigmentarioan adibidez, pertsona asko legezko itsutasunera iristen dira (< % 10eko ikusmena) bizitzako hirugarren edo laugarren hamarkadaren inguruan. Honek, normalean, orientaziorako, mugikortasunerako, irakurketarako eta idazketarako arazoak dakartza, baina teknologiari eta beharrezko laguntzei esker, lan horietako askotarako independentziari eustea lor daiteke