14.- Gidatzen jarrai al dezaket?

Beharrezkoa da Trafikoaren Zuzendaritza Orokorrari zure diagnostikoaren berri ematea. Gainera beharrezkoa da aseguru-konpainiari EDH bat duzula jakinaraztea.

Gaixotasunaren oso hasierako etapa eta epe zehatz batetan zehar baliteke ibilgailu partikular bat gidatzeko gaitasuna mantentzea. Gidarien onarpenerako zentroko oftalmologoari dagokio, bai argiztapen normal baita gutxiagoko baldintzetan (ikusmen mesopikoa) ere, ikuseremu eta ikusmen zorroztasuna zein den ebaztea. Gaitasun hauen arabera, eta Gidarien Araudi Orokorraren IV Eranskinean jasotako irizpideak aintzat harturik, erabakiko da pertsona horrek gida dezakeen edo ez. Dena den, gaitzaren hastapenean gidatzerik balego iraunaldi-epearen berrikuspena adierazi beharko litzateke (esate baterako, sei hilabete edo urtean behin errebisioa).

Pertsona bat legez itsu dela kontsideratzen denean (ONCEra afiliatzeko baldintza) gidatzea, normala den bezala, legez kontrakoa da. Legez itsu da hurrengo ikusmena duen gizon-emakumea:

  • Begietako hoberenean 10/100 baino gutxiagoko ikusmen zorroztasuna (graduaturiko betaurrekoekin), edota
  • 10 gradu edo gutxiagoko ikuseremua.