8.- Nere seme-alabari EDH bat diagnostikatu diote, noiz eta nola esaten diot?

Galdera honi eman dakiokeen erantzun zuzena ez da bakarra, haur bakoitza ezberdina baita eta bere adin eta heldutasunaren arabera kontu honi aurre egiteko era aldatu egiten baita. Sarri pertzepziodun eta zentzudunak izan arren, arazo bat dagoenean agian bakar-bakarrik informazioaren zati bat barneratzeko gai izaten dira. Aholku orokor gisa hurrengoak gomendatzen dizkizugu:

  • Bere galderei era baikor eta irmotasunez erantzun iezaiezu.
  • Laburra izan zaitez eta kontzeptuak sinplifika itzazu.
  • Gaixotasuna onartzen lagun iezaiozu, baina ez ezazu behar baino gehiago babestu.
  • Ez iezaiozu zure seme-alabari utzi ikusmen urritasuna duen potentziala bere osotasunean ez garatzeko aitzakia gisa erabiltzen.
  • Zure seme-alabaren autoestimu sendo ezazu gara ditzakeen jardueretan parte hartzen utzi eta animatuz.
  • Ikastetxeko irakasle edo tutoreak bere zailtasunen inguruan informa itzazu.

Esperientzia honen inguruan antzeko egoera bati aurre egin behar izan dioten bestelako gurasoekin hitz egin ezazu.