5.- Nola egin aurre diagnostikoari?

EDH batekin modu baikor batean bizi ahal izateko pausu garrantzitsuena gaitzaren onarpena da. Itsutasunera eraman dezakeen erretinako endekapenezko gaixotasun baten diagnostikoa jaso ondoren beldurra eta nahasmena sentitzea normala da. Pertsona batzuk beste batzuk baino erraztasun handiagoz onartu arren egoera, gehienek berria guztiz barneratu aurretik tristezia garai bat pasa ohi dute. Hori dela eta, egokitzeko gaitasun eta jarrera baikorra erabakigarria izango da zuk eta zure familiak egunerokoan eramango duzuen bizimodua finkatzeko. Eragindako beste pertsona batzuk ezagutzea eta haiekin kezkak eta baliabideak partekatzea funtsezkoa da, eta zure eremutik hurbilen dagoen paziente-elkartearen bidez lor dezakezu.

Batzuetan, beharrezkoa izan daiteke psikologo batek arreta espezializatua ematea.