Ez dezazun behar baino gehiago babestu, laguntzarik gabe zer egin dezakeenari arreta jarri. Etxe-barneko distribuzio edo antolakuntzari buruz egin dezakeen edozein iradokizun entzuteaz gain zorua objekturik gabe utzi, altzariak ez mugitu oso sarri, armairuetako ateak eta erdibideko ateak beti itxi. Bestalde, kanpoaldean maila edo koska, bide inklinatu, zoru desnibelatuak eta sarrera bezalako ez-usteko arriskuen inguruan ohar ezazu. Zuzentzeko argibideak oso lagungarriak suertatzen dira, besteak beste 3 maila ezkerretara eta maila bat aurrez-aurre.
Zu baldin bazara EDHa duzuna inolako laguntzarik gabe zer egiteko gai zaren azaltzen saia zaitez. Beharrezkoa duzunean laguntza eskatu, laguntza hori zein eratakoa izan behar den adieraziz.
Denboran zehar gauzak egokitzen joatea ezinbestekoa da. Horrela, bai eragindako baita bere familiak ere aldaketak ulertu behar ditu. Urritasun bat duen pertsona batekin bizitzea gogorra izan daiteke baita gainerako familia kideentzat ere. Urritasuna duen pertsonak elkarbizitza denentzat errazagoa izaten lagun dezake bere ingurukoei nola lagun diezaioketen adieraziz.