20.- Zein desberdintasun dago erabateko itsu eta legezko itsu baten artean?

Ikusmena guztiz galdu duen pertsona “erabateko itsu” kontsideratzen da.

“Legezko itsu” kontsideratzen da bi begietako hoberenean normala baino hamar aldiz ikusmen zorroztasun txikiagoa (betaurreko edota kontaktuzko lenteekin, beharraren arabera) edota, ikusmen zorroztasuna aintzat hartu gabe, bere ikuseremua 10 graduko angelura mugatua duen pertsona.

Beraz, “legearen aurrean itsua” den baina “erabat itsua” ez den pertsona batek ikusten du, oso mugatua badago ere. Mugak horiek, kasuaren arabera, mota batekoak edo bestekoak dira.