Print Friendly, PDF & Email

Oraingoan “Coro, Ballet y Orquesta del Ejército Ruso de San Petersburgo

Gabonak urruti xamar geratu arren, Retinosis Gipuzkoa Begisare-ren 2013. urteari aparteko amaiera emateko ekintza bat antolatzen ari gara. Oraingoan “Coro, Ballet y Orquesta del Ejército Ruso de San Petersburgo” taldearen ikuskizuna ikustera joateko taldetxo bat osatzea proposatzen dizuegu. “Bakearen aldeko lehen ejerzito” bezala ezaguna, (armak erabili beharrean beraien ahotsak erabiltzen baitituzte) “Coro, Ballet y Orquesta del Ejército Ruso de San Petersburgo”  taldea ehun bat artistak osatzen dute eta errusiar kantu herrikoiak antzesten dituzte koreografia ikusgarri eta jantzi liluragarriek lagundurik. Ibilbide zabala duen talde hau, bere jardunean errusiar lurraldeko benetazko altxor artistiko bihurtu da.

 

Santo Tomas eguna izanik, ekitaldia baino pare bat ordu lehenago elkartzea pentsatu dugu pintxo batzu datstatzeko asmoz. Horretarako Ni Neu Jatetxea aukeratu dugu (Kursaal eraikinean bertan). Hona hemen xehetasunak:

 

Data:               2013/12/21

Lunch:             18:30-tan Ni Neu Jatetxean

Ikuskizuna:      20:00tan Kursaal Auditorioan “Coro, Ballet y Orquesta del Ejército Ruso de San Petersburgo”

Garraioa:         Mesedez, etorri nahi izan ezkero eta etxera bueltatzeko arazoa izan ezkero (22:00ak inguru), esaiguzu eta moldatzen saiatuko gara.

Prezioa           30 Euro/kideko eta.laguntzaile batentzako.

Fecha límite:   Ikuskizunak duen eskaera kontutan izanik izena emateko azken eguna ASTELEHENA 2013/11/04 izango da. Ordurarte 45 sarrera ditugu leku egokian erreserbaturik, hortik aurrera ezin dugu bermatu leku egokia edota lekua bera izatea, beraz, interesa izango bazenu deitu mesedez lehen bait lehen 676894157 edota 943424385 telefonoetara. 

 

Abenduaren 21an egongo garelakoan jaso ezazu gure agurrik beroena,  

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE