Print Friendly, PDF & Email

Real Sociedad Fundazioaren Eguneko kronika

Pasaden igandean, maiatzaren 31a, Real Sociedad Fundazioaren Egunean partehartu genuen fundazioak berak eta Gipuzkoa Solidarioak antolatutako jardunaldian.

Haurrentzako hainbat ekintza izan ziren bezalaxe, hara nola, Gipuzkoako futbol eskolen arteko partiduak, buruhaundiak, puzgarriak eta baloi jokoak, globo aerostatikoa, magoak eta pailazoak, elkartasunari ere leku bat egin zitzaion. Gipuzkoa Solidarioa-ren eskutik, irabazi asmorik gabeko 10 elkartek eta hauen artean Retinosis Gipuzkoa Begisare, egiten dugun lana modu original batean kaleratu ahal izateko aukera izan genuen.

Erakargarritasuna errealeko jokalari guztien sinadura zuten bi kamixeten zozketaren bidez lortu zuten. Horretarako zopa letra bat bete behar zuten eta bilatu beharreko hitzak 10 ziren, hain zuzen ere elkarte bakoitzak bat zuen, horregatik bai haurrak eta bai helduak ere, elkarte guztietatik pasatzera derrigortuak zeuden hitza eta zigilua lortzera. Modu samur hontara gerturatu ziren guztiak -eta ez ziren gutxi izan- sentsibilizatzeko aukera paregabea izan genuen.

Laster errepikatzea espero dugun ideia bikaina!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE