• Home
  • /Escapadas /Erroma garaiko aztarnak eta garagardo ona Irunera egindako txangoan
Print Friendly, PDF & Email

Erroma garaiko aztarnak eta garagardo ona Irunera egindako txangoan

2016/05/31

Pasaden maiatzaren 28an, larubata, Retinosis Gipuzkoa Begisare Irunera itzuli zen oraingo honetan Oiasso Museo Erromatarra eta artisau-garagardoa ekoizten duen Bidassoa Basque Brewery ezagutzeko asmoz. Partehartzaileek sorturiko giro aparta izan zuen jardunaldi atsegin honek kultura eta gastronomia uztartu zituen.
Lehenik eta behin, Erromanizazio Museoan izan ginen; bertan, Gipuzkoako herri honen egunerokoa azaltzen zuen bideo didaktiko bati esker erromatarren garaian Irun nolakoa zen ezagutzeko aukera izan genuen. Izan ere, bai lurretik baita itsasotik ere zituen lotura onak zirela-eta, bidegurutze estrategikoa izan zen Irun bere garaian. Oiasso merkataritza jarduera garrantzitsua zuen hiria zen eta horren adibide, K.o. I. eta III. mende artekoak diren eta topatu diren hainbat aztarna arkeologiko. Aipaturiko aztarna horietako asko museoan daude erakusgai eta, horrela, erromatarren garaiko objektu desberdinak beren eskuekin ikutzeko parada izan zuten partehartzaileek.
Segidan, artisau-garagardoa ekoizten duen Bidassoa Basque Brewery fabrikara joan ginen. Bertan, edari honen ekoizpen-prozesua ezagutu ez ezik garagardo-artisau hauek egiten dituzten garagardoetako batzuk daztatu genituen. Gainera, bai Estatu-mailan baita nazioarte-mailan ere dagoeneko goraipatu den garagardo hau hobeto daztatu eta dituen berezitasunak behar bezala antzemateko aholku ugari eman zizkiguten.

 

Excurios Irun 28-5-16 (30)

  Excurios Irun 28-5-16 (26)Excurios Irun 28-5-16 (7)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE