RETINA ARABA: ONURA PUBLIKOKO ERAKUNDEA

Categories
Retina Araba

RETINA ARABA BEGISARE, Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 12ko 85/2022 DEKRETUAren bidez, ONURA PUBLIKOKOA aitortua izan da.

Aitorpen horrek balioa ematen dio interes orokorra sustatzera bideratutako lanari, bere bi jarduera-eremu nagusien bidez:

  • Erretinako distrofia hereditarioak eta ikusmen-desgaitasuna eragiten duten bestelako afekzioak dituzten pertsonei arreta integrala emateko helburuak etengabe eta eraginkortasunez gauzatzea, haien bizi-kalitatea hobetzeko.
  • Gizartea sentsibilizatzeko eta gaixotasuna ezagutarazteko lan handia egitea, gizarte inklusiboagoa eraikitzeko eta dibertsitate funtzionala duten pertsona guztiak integratzeko.

Retina Araba Begisarek eskerrak eman nahi die, bere jarduera hasi zutenetik, elkarteko boluntarioei egindako lanagatik eta hurbileko erakunde guztiei emandako laguntzagatik, beren ibilbidean helburu garrantzitsu hori lortzen lagundu diote eta.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *