- Okendo plazan jai-ekintzak izango dira, erretinako distrofia hereditarioen inguruan sentsibilizatzeko. Aurten, Munduko Begiak Fundazioaren parte-hartzea izango da.
- Urrian zehar, ekimen gehiago egingo dira, Ikusmenaren Mundu Egunaren (urriak 9) harira.
- Erretinako distrofia hereditarioak (EDH) begietako gaixotasun-multzo bat dira, erretinan kalte handia eta ikusmenaren galera progresiboa eragiten dutenak. 3.000 pertsonatik bati eragiten diote.
- % 2 eta % 4 arteko biztanleriak ikusmen murriztua du, eta horrek bizitzako funtsezko jarduerei eragiten die.
Retina Euskadi Begisare izenarekin, hiru euskal erakundek bat egin dute, herentziazko erretina-distrofia eta, oro har, ikusmen murriztua duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.
Irailaren 28an Erretinaren Mundu Eguna ospatuko da. Euskadiko hiru elkarteek, Donostian ospatuko dute, urriaren 4an, sentsibilizazio-jai baten bidez, oraingoan Retina Gipuzkoa Begisarek antolatuta.
Okendo plazan jarritako eremuan, 10:30etik 14:00etara, informazio-karpak jarriko ditugu, eta horietan, interesa duten herritarrek erretinako distrofia hereditarioak eta ikusmen murriztua zer diren ezagutu ahal izango dute. Errealitate birtualeko betaurrekoen bidez, kaltetuek jasaten dituzten ikusmen-sintoma desberdinak esperimentatu ahal izango dituzte. Era berean, puzgarriak, sentsibilizazio-jolasak, eskuz egindako bitxien salmenta eta taberna solidario bat eskainiko dira.
Bidasoako Erraldoi ikusgarriek, musika alaiak lagunduta, ingurua zeharkatuko dute, oinezkoak jai-eremura erakartzeko.
12:30ean, erraldoiekin batera, elkartasuneko ohiko argazkia aterako dugu. Argazki kolektiboa da, eta erretinako distrofia, ikusmen murriztua dutenek eta bat egin nahi duen orok hartuko dute parte. Bakoitzak kono bat jarriko du aurpegian, tunel formako kusmena simulatzeko.

Jarduera guztiak inklusiboak izango dira, eta bi helburu nagusi dituzte: batetik, biztanleria orokorraren sentsibilizazioa areagotzea, eta bestetik, erretinako gaixotasunak dituzten pertsonen parte-hartze aktiboa sustatzea.
Aurten, lehen aldiz, Munduko Begiak Fundazioa izango dugu, munduko lurralderik ahulenetako batzuetan saihes daitekeen itsutasunaren aurka borrokatzen duen erakundea. Euren lanaren inguruko informazio-karpa bat jarriko dute. Erakunde honek 25 urteko ibilbidea du, eta MILIOI ETA ERDI pertsona baino gehiago artatu ditu. Lan hori Aljeriako saharar errefuxiatuen kanpamenduetan, Malin, Mozambiken eta Bolivian egiten du, arreta oftamologiko unibertsal, iraunkor, eskuragarri, merke eta kalitatezkoa izateko eskubidea bermatzeko.
Retina Euskadi Begisare eta EDHak
Retina Araba Begisare, Retina Bizkaia Begisare eta Retina Gipuzkoa Begisare elkarteek 700 bazkide ordezkatzen dituzte, alegia, Euskadin EDHak dituzten pertsona gehienak.
EDHak begietako gaixotasun-multzo bat dira, erretinan kalte handia eta ikusmenaren galera progresiboa eragiten dutenak. Ez dute sendabiderik, eta ezin dira ebakuntzekin edo betaurrekoekin zuzendu. 3.000 pertsonatik bati eragiten diote. Gaixotasun arraroak dira, eta autonomia asko mugatzen dute oinarrizko zereginetan, hala nola, kalean edo garraio publikoan mugitzean, irakurtzean, izapideak egitean edo erosketak egitean, edota jatean.
Tunel-ikusmena edo ikuseremuaren galera progresiboa, kontrastea hautemateko edo koloreak bereizteko zailtasunak, fotofobia eta ikusmen-zorroztasunaren murrizketa EDHen sintoma batzuk dira.
Ikusmenaren Mundu Eguna
Aipatutako jarduerez gain, Retina Euskadi Begisarek Ikusmenaren Mundu Eguna ospatuko du, aurten urriaren 9an izango dena. Hori dela eta, hilabete osoan zehar ekimenak egingo dira.
Euskal herritar guztiek ikusmen murriztua zer den ezagutzea dugu helburu: ikusmenaren % 70etik gora galdu duten pertsonak dira. Biztanleriaren % 2 eta % 4 artean pairatzen du egoera hau.
Ikusmen murriztuak dakartzan zailtasun sozialez kontzientziatzeizango dugu xede. Muga larria izateaz gain, gehienei ez zaigu antzematen, hau da, gure begiak itxuraz osasuntsu daude. Horregatik, baldar edo hezigabeko pertsonatzat hartzen gaituzte: batzuetan ez dugu agurtzen, ezin dugu saltoki batetik irteteko bidea aurkitu, edo aurrean daukagun kartel bat irakurri. Sintoma horiek ulertezintasuna sortzen dute, eta, azkenean, kalera ez irtetea erabakitzen dugu, haserretzeko edo barregarri geratzeko beldurragatik. Horrela, isolamendua eta buruko gaixotasunak areagotzen dira. Batzuek makila zuria erabiltzen dute; hala ere, ikusmen murriztua duten guztiek ez dute behar.
2013an, gure elkarteak IKUSMEN MURRIZTUA DUT bereizgarria sortu zuen, txapa moduan eramateko. Bereizgarri hori Espainia osoan eta Iberoamerikako herrialdeetan erabiltzen da jada. Aurtengo kanpaina bereizgarria ezagutaraztean oinarrituko da, gaizki-ulertuak saihesteko.
Euskadiko ekintzak:
- Sentsibilizazio-iragarki bat zabalduko da hilabete osoan zehar ETB1n eta ETB2n.
- Kanpoko karteletan, hala nola autobusen markesinetan eta MUPIetan, bai eta garraio publikoko euskarrietan eta txartelak saltzeko makinetan ere.
- Ekintza espezifikoak
- Gipuzkoa
- Kartelak eta bideoak Lurraldebuseko eta Dbuseko autobus guztietan.
- Araba
- Kartelak Gasteizko markesinetan.
- Kanpaina tranbiaren pantailetan eta Euskotrenen txartelak saltzeko makinetan.
- Bizkaia
- Kartelak Bilboko markesinetan eta lurraldeko MUPIetan.
- Kanpaina tranbiaren pantailetan eta Euskotrenen txartelak saltzeko makinetan.
- Sentsibilizazio-bideoaren emankizuna San Mames estadioaren kanpoko pantailan, urriaren 9an, 20:00etan.
- Munduko Begiak-en jarduerak
- Egitaraua osatzeko, Munduko Begiak Fundazioak antolatutako jarduera hauek ere burutuko dira:
- Urriaren 14an, 20:00etan, Zumarragako Zelai Aristin, GABOR film dokumentalaren proiekzioa, Sebastián Alfieren eskutik. Gabor Bene argazki-zuzendari erretiratuaren istorioa kontatzen du, Boliviara joaten dena ikusmena galdu izanagatik dituen zailtasun eta mugekin ere. Han, Munduko Begiak Fundazioaren jarduerak filmatzen ditu.
- Urriaren 18an, elkartasun-eguna Donostian, bisita kulturala eta bazkaria Istingorra Gastronomia Elkartean.
- Urriaren 23tik abenduaren 5era, Ernest Lluch Kultur Etxean, “Inhambaneko begiak” argazki-erakusketa, Elisenda Pons fotokazetariarena.
- Urriaren 23an, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxean, GABOR film dokumentalaren proiekzioa, Sebastián Alfieren eskutik.
HORRELA IKUSTENDUGU IKUSMEN MURRIZTUA DUGUNOK bertsio laburra

Harremanak:
Retina Araba: Idania Jiménez 644763140
Retina Bizkaia: Arantza Uliarte 646 787142
Retina Gipuzkoa: 676 894157
Ojos del Mundo-Munduko Begiak: Miren Rodríguez 646 487037

