Ekimena urriaren 10ean ospatuko den Ikusmenaren Mundu Egunaren harira burutuko da.
Aurtengo berritasuna bideo bat da, kanpainarako bereziki landua. Xedea ikusmen murriztua dutenen sintomak simulatzea da, identifikatzen dituen bereizgarria erakustea eta herritarrei kontuan har dezatela eskatzea.
Retina Euskadi Begisare ikusmen desgaitasuna duten arabarren, bizkaitarren eta gipuzkoarren bilgunea da.
IKUSMEN MURRIZTUA DUT bereizgarriaren erabilerak giza-harremanak errazten ditu eta ulergarritasun ezak sortzen dituen arazoak saihesten laguntzen du.

Ikusmenaren Mundu Eguna dela eta, Retina Euskadi Begisarek ikusmen murriztua duten gizon-emakumeak ikusgarri egiteko kanpaina zabal bat burutuko du. Honela, gizarteari helarazi nahi zaio ikusmen desgaitasuna dutenentzat ulertuak sentitzea berebiziko garrantzia duela. Halaber, ikusmen urritasuna izan arren, oraindik IKUSMEN MURRIZTUA DUT bereizgarria ez dutenei erabiltzearen abantailak erakutsi nahi zaizkie.
Retina Araba Begisare, Retina Bizkaia Begisare eta Retina Gipuzkoa Begisare elkarteek elkarlanean dihardutenean erabiltzen dute Retina Euskadi Begisare izena. Erretinako distrofia hereditarioak dituzten Euskadiko pertsona gehienak bazkideak dira. Gaixotasun hauek ikusmen-galera larria eta itsutasuna eragiten dutenen artean arruntenak dira.
Pertsona batek ikusmen murriztua du baldin eta % 30 baino gutxiago ikusten badu. Biztanleen % 2 eta % 4 artean ikusmen murriztua eragiten duen arazoren bat du.
Desgaitasun au eragiten duten gaixotasuneko batzuk hauexek dira: endekapen-makularra, glaukoma, magna miopia, erretinopatia diabetikoa, aniridia, erretinosi pigmentarioa, Leber-en neurapatia optikoa eta erretinaren beste distrofia batzuk. Ikusmen narratsa, erdiguneko ikusmen-eremuaren galera, ikusmen-periferikoaren galera edo eremuaren zati batenarena bezalako sintomak eragiten dituzte. Arazo hauek ez dute sendabiderik. Estatu espainiarrean milioi bat pertsona baino gehiagok du egoera hau.
Ikusmen murriztua ez betaurreko ez tratamendu farmakologiko ezta ebakuntzarekin ere ezin zuzen daiteke eta hortaz, eguneroko hainbat jarduera burutzea zaildu eta/edo erabat eragozten du. Biztanleen gehiengoak ikusmen murriztua duten pertsonen existentzia bera ez du ezagutzen. “Ezjakintasun hori dela-eta, ez gara ulertuak sentitzen; batik bat, sarri gertatzen den moduan, eragindako pertsonak itxuraz osasuntsuak diren begi eta begirada dituelako. Gutariko askok eguneroko zenbait jarduera burutzea ahalbidetzen digun ikusmen-hondarra izan arren, beste hainbat ekintzetarako laguntza edo makil txuria edota gida-txakurra behar izaten ditugu”.
BEREIZGARRIA
Ikusmen Murriztua Dut bereizgarriak ikusmen desgaitasuna duten gizon-emakumeak identifikatzen eta, beraz, pairatzen duten ikusmen-galeraren ondorioz izan ditzaketen ezohiko portaeren interpretazio okerra saihesten laguntzen du. Esate baterako, pertsona bera batzutan agurtzea eta bestetan ez, kalean albo batera ez egitea, polikiegi ibiltzea, estropezu egitea, haur, kale-argi, eserleku batekin tupust egitea, sarrera edota irteera ez topatzea edo besteentzako guztiz agerikoa den zerbait galdetzea.
Ikusmen murriztua ikusgarri egiten eta, hortaz, txapa edo besokoa daraman pertsona desgaitasuna duen gizon-emakume bezala identifikatzen duen bereizgarria bakarrik edo bastoi txuri baita gida-txakurrarekin batera ere erabil daiteke, pertsona hori guztiz itsua ez dela adieraziz, hots, gizon-emakume horrek ikusmen-hondar erabilgarria duela.
IKUSMEN MURRIZTUA DUT bereizgarria 2013an Gipuzkoako elkartearen ekimenez sortu zen. Ordutik erabilera zabaldu da. Gaur egun Espainia osoan ezaguna den tresna dugu eta gero eta erabiliagoa Iberoamerikan. Ezagutarazteko lan horretan giltzarri gertatu dira ikusmen desgaitasuna dutenen elkarteak zein oftalmologiaren, optikaren edo ikusmen errehabilitazioaren alorreko profesionalak.
“Kanpainaren bidez gizarteari bereizgarriaren esanahia azaldu nahi diogu, horrela gizartearen barne sentituko gara eta lasaiago aterako gara kalera, baztertuak izatearen beldurrik gabe. Erabiltzen dugunok ulertuagoak sentitzen gara, lehen haserreak edo gaizki-ulertuak sortzen ziren egoeretan. Zenbat eta pertsona gehiagok erabili, orduan eta ezagunagoa izango da sinboloa eta ondorioz, jende gehiagok ulertuko gaitu”. Retina Euskadi Begisaretik balizko erabiltzaileak urratsa ematera animatu nahi ditugu, bereizgarria erabiltzeak autonomia hobe dezakeelako.
KANPAINA
Aurtengo berritasuna sentsibilizatzeko ekoiztu dugun ikus-entzunezkoa da, sare sozialetan aste osoan zehar zabalduko dena. 30 segunduko bideo honetan, ikusmen murriztua dugunok nola ikusten dugun erakusten dugu. Hartara, zenbait sintoma simulatzen ditugu: tunel moduko ikusmena, erdiguneko ikusmenaren galera, fotofobia edo zorroztasunaren galera. Egunerokoan ikusmen murriztuak eragiten dizkigun zailtasunak ezagutarazi nahi ditugu, baita bereizgarria ere eta herritarrei laguntza eskatu. Ekoizpen honen irisgarritasuna zaindu dugu, azpitituluak eta Navilens kode bat erabiliz (Gailua hurbiltzea eskatzen ez duen QR mota).
Hemen ikus dezakezu bideoa
Aurreko urtetan bezala, bereizgarria ezagutarazteko material grafikoa diseinatu dugu. Urriaren 7tik 13ra bitarteko astean Euskadi guztiko kaleko eta garraio publikoko euskarrietan erakutsiko da. Diseinuetan gure bereizgarria agertzen da baita KONTUAN IZAN esaldia ere, herritarrek gure zailtasunak uler ditzaten.
Hona kanpainako kartelak:

Materiala eskuratzeko estekak, euskaraz zein gaztelaniaz:
Bizkaia 240618 RBB TBV 2024 Marquersinas.pdf
Araba 240619 RAB TBV 2024 Marquesina_ES.pdf
240619 RAB TBV 2024 Marquesina_EUS.pdf
Gipuzkoa 240920 RGB TBV Marquesina 2024.pdf
Lurralde bakoitzeko ekintzak:
Araba: Kanpainarako, garraiobide zenbaitetako pantailak eta hiri altzariak erabiliko dira
Bizkaia: Kanpainarako, garraiobide ezberdinetako pantailak eta hiri altzariak erabiliko dira. Athletic Club Fundazioaren kolaborazioari esker, urriaren 11n, ostirala, 20:00etan, sentsibilizazio bideo berria San Mameseko pantailan proiektatuko da, zehatzago, Pozas kalera ematen duen aldekoan,
Gipuzkoa: Gizartea sentsibilizatzeko kaleko euskarri zein garraio publikokoak baliatuko dira.
Hortaz gain, urtero herri bat aukeratzen dugu merkatari eta ostalarien artean sentsibilizazio espezifikoa egiteko. Aurten Tolosan egingo dugu, erostean/kontsumitzean, ikusmen murriztua duen pertsona zein merkataria eroso sentitu daitezen.
Hedabideei kanpaina bultzatu dezaten dei egiten diegu, etxetik ateratzean gurekin goxo jokatzen duten pertsonekin topo egitea gure autoestimurako funtsezkoa delako.
Bereizgarririk erabiliena txapa bat da, IKUSMEN MURRIZTUA DUT esaldia daramana. Zenbait hizkuntzatan eskuragarri dago www.tengobajavision webgunean eta 605 771268 zenbakira deituta.
NAZIOARTEKO KANPAINA
Ikusmenaren Mundu Egunean, Itsutasunaren Prebentziorako Nazioarteko Agentziak, haurren ikusmenaren zaintzak duen garrantzia nabarmendu nahi du aurten. Halaber, betaurrekoak edo bestelako materiala erabiltzeak haurrei dakartzan arazo sozialen aurka lan egitea proposatzen du.
Informazioa zabalago eta elkarrizketak:
Bizkaia 646 787112
Araba 644 763140
Gipuzkoa 676 894157


