• Home
  • /Azken berriak /Retina International-en 17. Kongresua: Hamburgo 2012ko uztailak 13tik 15era
Print Friendly, PDF & Email

Retina International-en 17. Kongresua: Hamburgo 2012ko uztailak 13tik 15era

2012.07.24

Bi urtean behin Retina International-ek antolatzen duen mundu mailako bilkura aurtengoan Hamburgon, Alemania, ospatu da. Bai profesionalei baita erretinako endekapenezko gaixotasunak dituzten gaixo eta eragindakoen elkarteei ere zuzenduriko bilera da. Aurkezpenak ingeles eta/edo alemanieraz burutu ziren. Hizlarien artean, besteak beste, ikerkuntza arlo ezberdinetan aurrera eramaten ari diren entsegu kliniko ugaritako ikerlari nagusiak aurkitzen ziren.

BEGISARE bertan egon zen eta, zuek deskargatzeko helburuarekin, web-orrialdean zintzilikatuko ditugun aurkezpen desberdinen laburpenak itzultzen ari da. Inork berauek inprimaturik jasotzeko interesik izanez gero abisatu besterik ez du egin behar.
<a target=”_blank” href=” https://www.begisare.org/admin/gestor/boletin/descargar_fichero.php?fichero=Abstracts.2012.castelano.pdf”><b>Abstracts2012</b></a>

Sintesi eta komunikaziorako bere erraztasuna dela eta Chader Irakasleak, Los Angeles-eko USC Medikuntza Eskolako Doheny Erretina Institutuko kidea dena, egin zuen aurkezpenari aipamen berezia egingo diogu. Berak oraindik fotojasotzaileak dauden kasuetan baita zelula fotojasotzaileak dagoeneko hil direnetan ere, erretinako gaitzak geratu/sendatu/arintzeko asmoz burutzen ari diren aurrerapausu guztien inguruan mintzatu zitzaigun. Bere azalpenaren laburpena ondorengoa da:

“Bai RP baita erretinaren endekapenezko gaixotasun arraroetan inbolukraturik dauden oinarrizko mutazio genetiko eta faktoreen baita fotojasotzaileen endekapena erakartzen duten mekanismo biologikoen inguruan geroz eta gehiago dakigu. Esate baterako, Leber-en Amaurosis Kongenitoa (ACL) eta Usher-en Sindromea (SU) bezalako RP-aren forma ezberdinak eragiten dituzten mutazio genetikoen gutxi gora-behera erdia ezagutzen direla kalkulatzen da. Era berean, fotojasotzaileak heriotzara bultzatzen dituen erretinaren endekapenaren biologia zelularrari buruz asko dakigu. Genomika molekularra, proteomika, DNA-aren analisia eta diagnostiko klinikoa bezalako teknikek azken urteetan aurrerapausu handiak izan dituzte. Informazio genetiko hau eta zelula fotojasotzaileen heriotzaren oinarrizko mekanismoen ezagutza esku artean izanik, ikusmenaren galera moteltzeko edo ikusmen funtzionala berrezartzeko estrategiak diseinatu dira. Estrategia orokor hauetan barnebiltzen dira: 1) Terapia genikoa, 2) Terapia farmazeutikoa, 3) Fotojasotzaile/ama-zelulen transplantea, 4) Elikadura, 5) Optogenetika eta 6) Erretinako gailu protesikoak.

<b>A) Zein terapia izan daiteke (edo ez) eraginkorra?
</b>
Tratamendu zehatz bat kontsideratu aurretik, eragindakoaren begian erretinak duen egoera aintzat hartu behar da. Besteak beste, oraindik fotojasotzailerik geratzen al da? Edota denak edo ia denak hilda al daude? Zelula fotojasotzaileak garrantzitsuak dira, izan ere, berauek arduratzen dira argia jaso eta begian sartzen den energia luminikoa (fotoia) seinale elektriko batean bilakatzeaz. Orduan, neurona fotojasotzaileek seinale elektriko hori erretinaren azpiko bigarren mailako neuronetara bidaltzen dute, azken hauek izango dira seinalea prozesatu eta nerbio-optikoaren bitartez burmuinera transmititzen dutenak, bertan ikus-irudi bat sortuz. Hori dela eta, zelula fotojasotzaile funtzionalen existentzia ezinbestekoa da ikus-prozesuan. Terapia genikoa edo fotojasotzaileetara zuzentzen diren bestelakoak ez dira ikusmenaren berrezarpenerako eraginkorrak izango zelula fotojasotzaileak hilik baldin badaude.

Beste galdera garrantzitsu bat da, “zein da fotojasotzaileek jasoriko seinale luminikoa prozesatu eta seinale hau nerbio-optikoa medio burmuinera igortzeko erabili ohi diren erretinako bestelako zelula ez-fotojasotzaileen egoera?”. Gaixotasunaren garapenaren ondorioz zelula horiek oso desorganizatuta edota hilik egonez gero inolako terapia ez da eraginkorra izango, izan ere, ikus-irudiaren prozesamendua aurrera eraman ohi den burmuinera ez da inolako seinalerik transmitituko.

Zorionez, aukera terapeutiko konkretu bat baloratu aurretik erretinako neuronen egoera zehazteko ziurra, eraginkorra eta inbasiboa ez den metodo bat dugu. Hau OCT-a da, Koherentzia Optikoaren Tomografia, hau da, oftalmologoari erretinan aurkitzen diren geruza desberdinen lodieraren ikus-irudi bat eskaintzen dion teknika ez-inbasiboa. Modu honetan, fotojasotzaileak ez ezik erretinaren barneko geruzetan bigarren mailako neuronak ere geratzen ote diren zehaz daiteke.

Horrela, zein tratamendu izango dira eraginkorrak lehenengo kasuan, hots, fotojasotzaileak bizirik geratzen direnean, eta zeintzuk guztiak edota ia guztiak hilik dauden bigarren supostuan? Gutxienez fotojasotzaile batzuk bizirik mantentzen direnean hiru aukera terapeutiko izango dira erabilgarriak: 1) Terapia Genikoa, 2) Terapia Farmakologikoa eta 3) Terapia Nutrizionala. Fotojasotzaile denak edo ia denak hilik daudenean, aldiz, hiru terapia hauek ezin izango dira erabilgarriak izan eta, beraz, errealitatean fotojasotzaileak edo gutxienez hauen funtzioa ordezkatzen duten ikuspegiak aintzakotzat hartu beharko dira. Eta hauek dira: 4) Ama-Zelulen Transplantea, 5) Optogenetika edo 6) Gailu Protesiko Elektronikoak.

<b>B) Jarraian balizko tratamenduetarako itxaropena pizten duten alor bakoitzari buruzko laburpen bat.
</b>
<i>1) Ordezkapen Genikorako Terapia
</i>
Ordezkapen genikoaren terapia zelula batean, neurona fotojasotzaile bat esate baterako, aurkitzen den gen akasduna (mutatua) genearen kopia normal bategatik ordezkatzean datza.

Gen ordezkatzailea “bektorea” deritzon garraiatzaile baten bitartez eramaten da jomuga den zelularen barnealdera. Bektoreak ez erreplikatzeko asmoz aldatuak izan diren birus eraldatuak dira, hala eta guztiz ere, jomuga den zelula batean modu eraginkorrean sar daitezke bertan karga genetikoa askatzeko. Horrela, gen normal berria zelularen barruan molde-patroi bat balitz bezala arituko da proteina arrunt bat (produktu genikoa) sintetizatzea eta galdutako funtzioa berrezartzea ahalbidetzeko xedearekin. Terapia genikoak erretinaren endekapena zuten animali-ereduetan eginiko esperimentuetan arrakasta handia (eraginkortasuna eta segurtasuna) egiaztatu du. Efektu positiboak ikusi dira epe luzera eta, era berean, aldeko emaitzak izan dira Erretinosi Pigmentarioa garatuagoa zuten adin gehiagoko animalien tratamenduan. Leber-en Amaurosis Kongenitoaren (ACL) forma zehatz batetarako hainbat entsegu kliniko oraindik gauzatzebidean daude. Entsegu kliniko hauen txostenak baikorrak dira nahikoa gazteak diren haurren tratamenduari dagokienean. Bestalde Usher, Leber, Koroideremia baita Stargardt Gaixotasuna ere barnebiltzen duten RP-aren bestelako modalitate batzuen gaineko entsegu klinikoak aurrerabidean daude edo planifikatuak izaten ari dira.

Terapia genikoa, era berean, fotojasotzailearen bizitza luzatuko duen produktu proteinikoa daukan gen terapeutiko bat iritsiarazteko ere erabili daiteke. Honi terapia geniko farmakologikoa deitzen zaio.

Horrela, biziraupen neuronalerako agenteek (agente neurotrofikoak) erretinako zeluletara garraiatuak izan daitezke. Azken honen adibide da erretinara CNTF (Faktore neurotrofiko ziliarra) edota BDNF (burmuinetik eratorritako Faktore neurotrofikoa) bezalako agenteak askatzeko bektore biriko baten erabilera.

<i>2) Terapia farmakologikoa
</i>
Terapia farmakologikoa erretinako zelulen bizitza luzatzen duen agente kimiko edo proteina baten erabilera bezala defini daiteke. Gorago aipatu den moduan, hauek fotojasotzaileak kaltetuak egon arren oraindik batzuk bizirauten dutenean erabil daitezkeen biziraupen neuronalerako agente edota agente neurotrofiko gisa ezagutzen dira.

Agente horietako asko identifikatu dira eta fotojasotzaileen bizitza luzatzeko eraginkorrak direla egiaztatu da, baita erretinaren endekapena duten animali-eredutan bere funtzioa hobetzeko ere. Aurrerakuntza handia egin da bastoietatik eratortzen diren Konoen Bideragarritasunerako Faktorea bezalako agente neurotrofiko askorekin. Ikuspegi terapeutiko farmakologikoa erabiltzen duen entsegu kliniko bat (Neurotech Co.) abian da. Kasu honetan, faktore neurotrofiko bat (CNTF) erretinara eramaten da fotojasotzaileen endekapena moteltzeko asmoz begian ezarritako kaptsula txiki bat erabiliaz. Entsegu honen lehenengo faseak guztiz arrakastatsuak suertatu dira eta fotojasotzaileen biziraupenak hobera egin du bai RP-an baita Adinari Loturiko Makularen Endekapenean (DMAE) ere.

Beste ikuspuntu terapeutiko batzuk bilatzen ari dira. Esate baterako, beste hainbat gaixotasunetarako dagoeneko erabiltzen diren botika batzuek fotojasotzaileen endekapena motel dezakete.

Erretinoidearen (A bitamina) metabolismoa kaltetua dagoen RP-aren kasu konkretuetan, badirudi terapia farmakologikoa fotojasotzaileari erretinoidearen ekarpena arrakastaz hornitu eta ikusmena hobetzeko gai dela. Tratamendu hauetako batzuk orokorrean RP-ari aplikatu ahalko liratekeen bitartean beste batzuk, ordea, RP-aren mota zehatz batzuetarako bereziki diseinatuak daude.

<i>3) Terapia Nutrizionala
</i>
Nagusiki erretinaren endekapenak kalte oxidatibo esanguratsua eragiten duenaren egitatean oinarrituz elikadura estrategia ugariren, gehienek antioxidatzaileak erabiltzen dituzte, inguruan lanean iharduten da. Hau egia da nahiz RP nahiz DMAE-rentzat. Erretinosi Pigmentarioa duten animali-ereduetan ikusi denez kalte oxidatiboa oinarrizko arrazoi bat da zelulen kalte eta heriotzarako. Erretinaren endekapeneko animali-eredu hauetan antioxidatzaileek modu nabarmenean motel dezakete fotojasotzaileen heriotza. Aurkikuntza hauek abiapuntutzat harturik atioxidatzaile talde berezi bat erabiliaz entsegu kliniko txiki bat aurrera eraman da (“RetinaComplex”®). Orain arte eskuratu diren emaitzak aldekoak izan arren beharrezkoa da oraindik lan gehiago egitea.

<i>4) Ama-Zelula eta Fotojasotzaileen Transplantea
</i>
Fotojasotzaile guztiak edota gehienak bederen hilik daudenean, zelulak ordezkatzeko agerikoa den aukera bat da endekaturik dauden zelulek okupatzen duten gune erretiniarrean fotojasotzaile normal berrien transplantea. Zoritxarrez RP duten animali-ereduetan esfortzu hau urte askotan zehar burutu da eta bazterrekoak suertatzen diren emaitzak besterik ez dira erdietsi. Fotojasotzaileen transplanterako entsegu kliniko bat aurrera eraman da, baina izandako emaitzetatik ezinezkoa da ondorio argirik ateratzea.

Bestalde, bai RP baita DMAE-rentzat ere ama-zelulen transplanteak etorkizun bateko tratamenduetarako itxaropen handia eskaintzen du. Ama-zelulak biderkatzeko (erreplikazioa) eta gorputzeko edozein zelula mota bilakatzeko (bereiztea) gaitasuna duten zelula primitiboak dira. Ama-zelulak enbrioietan topatzen dira, baina egiaztatu denez ehun edadetuetan ere, kantitate txikietan bada ere, aurkitzen dira (adibidez Retina). Ikerlari ugarik ama-zelulak hazi eta berauek fotojasotzaile heldu eta funtzionatzen dutenetan edo epitelio pigmentarioko zeluletan diferentziazio batetara bideratzeko behar dituzten baldintzak zehaztera zuzentzen ari dira beraien azterlanak. Beste ikerlari batzuk, aldiz, erretinako glialak bezalako zelulek fotojasotzaileek dutenaren antzeko funtzionamendu bat garatzea dute helburu. Nahiz eta animali-ereduekin egindako lanean hainbat arrakasta eskuratu diren, esfortzu honek oraindik asko egin behar du aurrera gizakiekin eginiko entsegu klinikoetarako eraginkorra eta ziurra dela frogatu ahal izateko.

<i>5) Optogenetika
</i>
Animali eta landare askok beraien zelulen artean argiari sentiberak diren molekulak dituzte. Optogenetika, tipo zelular batetatik abiatuz, fotosentsibleak bilakatuko diren beste zelula mota batzuetan argiari sentsibleak diren molekulak ezartzeko biologia molekularreko metodoak optikarekin batera konbinatzen duen ikerkuntza-arlo berri bat da.

Esate baterako, biologia molekularreko teknikak erabiliaz, kanalrrodopsina deritzon proteina fotosentsible baten geneak sar daitezke endekaturiko erretinaren hondarreko zeluletan (ez-fotojasotzaileak), berauek argiari sentsibleak izango diren zelulak bihurtzeko. Horrela, fotojasotzaile falta gainditu daiteke eta, beraz, ikusmena berrezarri. Animali-ereduetan jadanik barneko erretinako neuronetan, besteak beste zelula bipolar eta ganglionarioetan, argiari sentiberak diren molekulak txertatu dira. Ikerlariak proposamen desberdin asko erabiltzen ari dira, baina dagoeneko badaude ikusmen funtzionala berreskuratu duten jaraunspenezko endekapen erretiniarra duten arratoi itsuak.

Oraindik gizakiekin entsegu klinikoak burutu ahal izateko, beharrezkoa da lehenik eta behin animali-esperimentuetan proteina fotosentsibleen erabileran erronka ugari gainditzea. Erabili izan diren proteina fotosentsibleetako bazuk argi-maila oso altuekin soilik funtzionatzen dute eta, hortaz, erretinako zelula sentiberak modu esanguratsuan kaltetu daitezkeen bitartean, beste hainbat proteinak oso modu geldoan erreakzionatzen dute gizakiaren ikusmenean erabiliak izateko. Arazoak-arazo, optogenetikak gizakien ikusmenaren berrezarpenari dagokionean potentzial handia du.

6) Erretinako Protesi Elektronikoak

Fotojasotzaile guztiak hilda dauden kasuetan, Erretinako Protesi Elektronikoek euren lekua hartu eta ikusmen funtzionala berrezar lezakete “elektronikoki”. Gailu honekin, kanpoan kokatzen den kamara txiki batek erretinaren aldamenean kokaturiko -besteak beste erretinaren azpiko gunean, erretinaren aurrealdeko gainazalean edota begiaren barneko gune suprakoroideoan ezarrita- ezarpen elektroniko txiki batetara (chip elektronikoa deritzona) ikus-irudi bat bidaltzen du. Chip honek jasotzen duen kanpoaldeko ikus-irudiaren arabera erretinako neurona soberakinak estimulatzen ditu. Estimulu hau jasotzen duten zelulak seinale elektronikoa prozesatzen hasten dira eta nerbio-optikoaren bitartez berau burmuinera daramate, azkenik ikus-irudi bat sortzeko. Hainbat taldek eginiko protesien diseinu ezberdinek izandako emaitzak itxaropentsuak dira.

Bikainak izan diren lan aurrekliniko askok gizakietan protesi mota desberdinen ezarpena erakarri du. Retina Implant AG-ak ekoizturiko Alpha IMS-ak, argiari sentsibleak diren 1500 fotodiodo dituen erretina azpiko aparagailu bat, dagoeneko zientzia-literaturan argitaratu diren eragindakoen ezarpenetan aldeko emaitzak izan ditu. Second Sight Medical Products-ek 60 elektrodo barnebiltzen dituen dispositibo batekin entsegu kliniko bat aurrera eraman du. Azken aparagailu honek CE marka europearra eskuratu du eta Europako medikuntza-zentru ugaritan RP duten eragindakoengan jadanik ezarria izaten ari da.

Beste proposamen elektroniko batek estimulazio elektriko transkorneala suposatzen du. Teknika honek itxaropena piztu du inbasiboa suerta daitekeen ebakuntza kirurgikoaren beharrik gabe ikusmena mantentzeko.

<b>LABURPENA
</b>
Gaur egun oinordetzazko erretinako endekapenen inguruan asko dakigu. Zehaz-mehatz, Erretinako Endekapena duten animali-ereduetan “Kontzeptu Froga” zientifikoa, hau da, ebakuntzak bai ziurrak baita eraginkorrak ere suertatzen direla, frogatzeko nahikoa dakigu. Honetan oinarrituz, gaixotasun hauetarako gizakietan entsegu klinikoak gauzatzen ari dira eta datozen urteetan iritsiko diren beste asko ere badira. Hori dela eta, laborategiko mahaiean egiten zen oinarrizko lanetik erretinako endekapenezko gaixotasunetarako tratamendu aniztasun batetarako gizakietan egiten den azterketara jauzi egin dugu”.

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE