Print Friendly, PDF & Email

Retinosis Gipuzkoa Begisare Basque Culinary Center-en

Donostia 2019/10/03

Retinosis Gipuzkoa Begisare, Accessible for all-en eskutik, Basque Culinary Centerren eskainitako desgaitasunaren inguruko formakuntzan parte hartu du. Graduko hirugarren mailako ikasleei zuzendutakoa izan da bi saio ezberdinetan banaturik, bata irailaren 26an eta bigarrena eta azkena urriaren 3an izanik.

Sesio bakoitza bi zatitan banatu zen. Lehengo saioan, ikuspuntu orokor batetik desgaitasuna landu zen mota ezberdinak aipatuz ideia oso bat izan eta eratzeko asmotan. Eta bigarren partean, Retinosis Gipuzkoa Begisare elkarteak aukera eman zien hirugarren mailako ikasleei, Tengo Baja Vision App-aren eta betaurreko birtualaren bitartez ikusmen murriztua eragiten duten sintoma ezberdinak probatu, ikusmen murriztua pairatzen duten pertsonen azalean jarri eta tratatzeko modu egokia eta elkarreragina hobetzeko aukera emanik.

Jasotako feedbacka zein tratua ezin hobea izan zen. Mila esker aurten ere Accessible for all-i elkarlanean aritzeko aukera emateagatik eta baita Basque Culinary Centerreri bertako ikasleak osatu eta trebatzeagatik eta hortaz, eragindakoen bizi kalitatea hobetzeagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE