Print Friendly, PDF & Email

Retinosis Gipuzkoa Begisare Donostiako magisteritza fakultatean

Donostia, 2019/10/28

Oraingoan, Donostiako UPV/EHU-ko magisteritza fakultatean egon gara graduko laugarren mailako ikasketa bereziko ikasleak Erretinosi Pigmentarioaren, Ikusmen Murriztua Dut bereizgarria eta ikusmen murriztua jasaten duten pertsonak nola tratatu eta gidatu ikasten eta trabatzen.

Aurtengoa bigarren urtea da magisteritzako graduko ikasleekin aritzen garena etorkizuneko irakasleak izango direnak trebatzen. Izan ere, elkartetik uste da ezinbestekoa dela ikusmen murriztua duten haur eta nerabeen elkarlanean arituko diren profesional ezberdinak formatzea.

Gainera, arreta global eta integratzaile bat lortu ahal izateko ikusmen murriztua jasaten duten haur eta nerabeen inguruan, funtsezkoa papera dute irakasleek eta hauek gai transbertsaletan trebatzea beharrezkoa da.

Retinosis Gipuzkoa Begisare-k, gaurko ekintza kudeatu eta koordinatu du saioa bi zatitan batuz: hasiera batean irisgarritasunaren kontzeptua landu zen modu orokor batean erretinosi pigmentarioari eta ikusmen murriztuari aipamen berezia eginez. Eta bigarren zatiari dagokionez, aldez aurretik aipatutako ikusmen murriztua eragiten duten sintoma ezberdinak errealitate birtualeko betaurrekoen bitartez eta “Tengo Baja Visión VR” app-aren bitartez bizitzeko aukera eman zitzaien parte hartzaileei.

Mila esker beste urte batez magisteritzako unibertsitateari guregan konfiantza izateagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE