
Retinosis Gipuzkoa Begisare Lasarte-Oriako artisautza tradizionaleko azokan
2019/07/22 Lasarte-Orian,
Atzo Retinosis Gipuzkoa Begisare elkarteko hainbat bazkide, Lasarte Oriako udalak urtero antolatzen duen artisautza tradizionaleko azokan egon ziren #ErretinosiPigmentarioa eta #IkusmenMurriztuaDut ekimena ezagutarazten.
Horrez gain, erretinosi pigmentarioaren inguruko ikerketara bideratuko den diru funtsa ere lortu zuten eskuz egindako pitxiak salduaz.
Mila esker!