Print Friendly, PDF & Email

Retinosis Gipuzkoa Begisare Real Sociedad Fundazioaren egunean

Datorren igandean, maiatzaren 31a, Real Sociedad Fundazioak eta Gipuzkoa Solidarioak antolatutako jardunaldi batean parte hartuko dugu, Real Sociedad Fundazioaren egunean hain zuzen ere.Haurrentzako hainbat ekintza izango dira, hara nola, Gipuzkoako futbol eskolen arteko partiduak, buruhaundiak, puzgarriak eta baloi jokoak, globo aerostatikoa, magoak eta Pirritx eta Porrotx pailazoak.

Real Sociedad 2

Jai giro honetan, Real Sociedad Fundazioak ez du elkartasuna alde batera utzi nahi izan eta hori dela eta Gipuzkoa Solidarioaren eskutik irabazi asmorik gabeko elkarteen txokoa antolatu du, berauen artean Retinosis Gipuzkoa Begisare izango da, eta bertan mahai informatiboak jartzeaz gain hainbat ekintza burutuko ditugu. Bestalde, partehartzaile guztien artean errealeko lehen taldeko jokalariek sinatutako 2 kamiseta zozkatuko dira.

Hona hemen xehetasun guztiak:
Eguna: Maiatzaren 31, igandea
Lekua: Zubietako errealaren futbol zelaian
Ordua: 10:00-14:00 eta 15:00-18:00 h.

Zatoz eta parte hartu! Utzi bertan zure elkartasunaren aztarna.

Informazio gehiago:
http://www.realsociedad.com/document/data/187101
http://www.gipuzkoasolidarioa.info/fevent/510/gipuzkoasolidarioa-errealaren-fundazioaren-egunean/

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE