
Retinosis Gipuzkoa Begisarek formakuntza / sentsibilizazio saio bat eskaini du Zumarragako Ospitalean
Zumarraga, 21/01/2020
Retinosis Gipuzkoa Begisare Elkartea Zumarragako Ospitalean egon da osasunaren alorreko eta arretaren alorreko profesionalak Erretinosi Pigmentarioaren eta Ikusmen Murriztuaren inguruan trebatzen.
Formakuntza bi zatitan banatu zen; alde batetik, zati teorikoa landu zen bertan erretinosi pigmentarioaren, Retinosis Gipuzkoa Begisare elkartearen, ikusmen murriztuaren, “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriaren eta nola tratatu eta gidatzeko pausuen inguruan aritu ziren elkarteko boluntarioak.
Eta bigarren zatian, aldez aurretik azaldutako kontzeptu eta sintomak errealitate birtualeko betaurrekoen eta “Tengo Baja Visión VR” app-aren bitartez, probatzeko aukera izan zuten.
Oso saio positiboa eta parte hartzailea izan zen, gainera, jasotako feedback-a eta iritziak oso emaritsuak izan ziren.
Eskerrik asko Zumarragako Opsitalari, gurekin hartu-emanean aritzeagatik.