• Home
  • /Azken berriak /Retinosis Gipuzkoa Begisarek ikusmen urria edo itsuak direnentzako sukalde baten diseinuan parte hartu du
Print Friendly, PDF & Email

Retinosis Gipuzkoa Begisarek ikusmen urria edo itsuak direnentzako sukalde baten diseinuan parte hartu du

Arrasaten egoitza duen ACEDE enpresa  lanean ari da ikusmen urriko edo itsuak direnentzako sukalde irisgarria sortzeko. Mondragon taldeko hainbat kooperatibaren batasuna da enpresa hau. Proiektu honetan parte hartzen ari diren kooperatibak hauek dira: Mondragón Componentes, Centro Stirling, Copreci, Eika, Saiolan eta H-ENEA Living Lab.

Irailaren 17an, Begisareko zenbait kidek prototipoaren aurkezpen batera joateko aukera izan genuen. ACEDEek esklusiban egin zuen aurkezpena eta gerturatu ginenon iritzia oso positiboa izan zen. Sukalde arrunta da, indukzio-plakak dituena. Ikusmen arazorik ez duen edonork erabil dezake, baina telefono mugikor batetik ere erabil daiteke, erraz deskarga daitekeen aplikazio baten bidez. Aplikazio horren bidez, plaka piztu, tenperatura graduatu, tenporizatu, itzali eta eskuz exekuta daitekeen edozein funtzio egin daiteke, baina mugikorra bakarrik erabiliz eta mugikorrak pantaila-irakurgailuaren bidez emandako jarraibide erraz batzuek jarraituz.

Begisareko parte-hartzaileok prototipoari buruz izan genituen ideiak eta egin litezkeen hobekuntzak adierazi genituen. ACEDE taldeak eskerrak eman zizkigun egin genuen ekarpenagatik, eta ezarritako hobekuntzekin egingo den hurrengo aurkezpenera dei egin ziguten.

Sukalde hau etorkizun hurbilean merkatuan ikusi ahal izatea espero dugu.

Azken azalpen bat: haren prezioa ez da irisgarritasunik gabeko sukalde batena baino askoz handiagoa izango.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE