• Home
  • /Retinosis Gipuzkoa /Biodonostia burutzen ari den ikerketa-proiektuak izan duen garapenaren inguruko informazio-bilera
Print Friendly, PDF & Email

Biodonostia burutzen ari den ikerketa-proiektuak izan duen garapenaren inguruko informazio-bilera

Donostia, 2018/03/14

Honako eskutitzaren bitartez BIODONOSTIA Ikerkuntza Gunean bere garaian martxan jarri zen “Erretinosi Pigmentarioaren Ikerlan Epidemiologiko, Kliniko eta Molekularra Gipuzkoan” proiektuaren urteko bilerara konbokatzen zaitugu. Bilera datorren martxoaren 17ean, larunbata, goizeko 11etan izango da, ONCE-ren Aretoan, Donostian, Etxaide kalean 14-ean.

Oraingoan, erretinaren distrofietan espezialista, gutako askoren oftalmologoa eta proiektuaren arlo klinikoaren arduraduna den Cristina Irigoyen doktorea izango dugu bere tesiaren inguruan hizlari. Izan ere, duela 9 urte gu guztiokin elkarlanean abian jarri zen “Gipuzkoan Erretinosi Pigmentarioaren azterlan epidemiologiko, kliniko eta molekularra” lanean oinarritu du. Bestalde, arlo genetikoaren arduraduna den Javier Ruiz Ederra doktoreak, 2017. urtean egindakoaren laburpentxo bat eta etorkizunean egingo denaren berri emango digu./

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE