• Home
  • /Retinosis Gipuzkoa /Retinosis Gipuzkoa Begisareren kamiseta berriak soinean, korrikaldi solidarioa EGFISIOSen eskutik
Print Friendly, PDF & Email

Retinosis Gipuzkoa Begisareren kamiseta berriak soinean, korrikaldi solidarioa EGFISIOSen eskutik

Donostia, 2016/10/21

Kirola egiteko diseinaturik dauden kamisetak baliatuz Erretinosi Pigmentarioa hedatzeko xedea duen ekimen berritzaile bat ospatuko da datorren azaroak 1ean goizeko 11etan Donostian. EGFISIOS fisioterapia- eta errehabilitazio-zentroaren ekimenez korrika-saio solidario honek Retinosis Gipuzkoa Begisareren babesa du. Deialdi honen topagunea Kontxako Erlojuak izango da eta funtsean gure gaixotasuna ezagutera emateko helburuarekin Donostiako kaleetan zehar korrika egitean datza.

     Kutxa Fundazioaren laguntzari esker egindako dohako kamiseta hauek eskuratzeko EGFISIOSek Marina 4 (baxua) kalean duen kontsultatik pasa zaitez (era berean, Retinosis Gipuzkoa Begisareren eska ditzakezu 676894157 telefonora deituz edota info@begisare.org helbide elektronikora idatziz). Azaroak 1a baino lehenago ezin jasoz gero, korrika-saioa hasi baino zertxobait lehenago gerturatu eta aurretiaz partehartzea baieztatu dutenek bertan jaso ahal izango dute beren kamiseta.

   Ekimen honi oihartzuna ematera gonbidatzen zaitugu eta, era berean, zure kamiseta eskuratutakoan bera soinean duzuela argazki bat atera eta WhatsApp eta sare-sozialetan partekatzea eskatzen dizugu. Horrela, gizarteari Erretinosi Pigmentarioaren eta bere sintomen berri ematea xede duen korrika-saio honek ahalik eta hedapen handiena izatea lortuko dugu. EGFISIOSen web-orrialdean eskura dezakezu informazio gehiago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE