• Home
  • /Azken berriak /Rosa Mª Cocó Martín doktoreak hitzaldi bat eskeiniko du apirilaren 25an
Print Friendly, PDF & Email

Rosa Mª Cocó Martín doktoreak hitzaldi bat eskeiniko du apirilaren 25an

BEGISARE, 09/04/07

Atseginez jakinarazten dizugu Rosa Mª Cocó Martín-ek, 1998z gero Valladolideko Unibertsitatean IOBA-ko Ikerlari Kliniko Kidea eta unibertsitate berdineko Oftalmologia Irakasle Kidea 2005z gero, eskeiniko duen hitzaldi bat antolatzen ari garela. Bertan jorratuko den gaia <b>“COROIDES ETA ERRETINAKO OINORDETZAZKO GAIXOTASUNEN GARAPEN OFTALMOLOGIKOA”</b> izango da.

Hitzordua Apirilaren 25an izango da, larunbata, goizeko 11.30-tan Donostian, ONCE-ren egoitzako, Areto Nagusian.

Ondoren, gustoko duten guztientzat, bazkari bat antolatu dugu Donostiako Kursaal Martín Berasategi jatetxean. Prezioa kide eta laguntzaile batentzat 20 €-koa izango da, gainontzekoentzat 32€-koa. Gurekin etorri nahi baduzu deitu mesedez 676894157 telefonora edota 943424385 erantzungailura Apirilarren 17a baino lehen.

Menua honako hau izango da:

Cava cocktaila

Terrina: Donostiako erara prestatutako txangurrua

Txipiroi salteatuak

Txahal-saiheskia, hezurra kenduta eta belar aromatikoekin errea

Torrada arraultza-gorringotan eta esne-gain freskotan busti-busti eginda

Udarea bere zukuan egina, udarezko izotz-edaria eta mami-izozkia

Ardoak, Ura eta Kafea

Bertan ikusiko garelakoan, jaso ezazu gure agurrik beroena.

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE