• Home
  • /Retinosis Gipuzkoa /RP-aren egokitze prozesuan baliabide erraztaile bezala erabiliaz laguntza taldea osatu da, 2009
Print Friendly, PDF & Email

RP-aren egokitze prozesuan baliabide erraztaile bezala erabiliaz laguntza taldea osatu da, 2009

Luzaroan gabiltza gure kideen artean ikusmen galerari aurre egiteko laguntza beharra somatuz. Horregatik aurten, ikusmen ezgaitasunak dituzten pertsonak tratatzen trebaturiko psikologo batek zuzenduriko Erretinosi Pigmentarioaren eragindakoei zuzenduriko laguntza-taldea osatzea erabaki dugu.

 

Taldea urrian hasi zen lanean eta helburutzat dauka laguntza emozionala eta aurre-egite trebetasunen entrenamendua, interakzio dinamikarekin, komunikazioa eta aurre-egite formulen ikaskuntza errazteko hasierako aurkezpen motz, abordaia praktikoa eta taldearen eztabaida gauzatuaz. Gaixotasunari loturiko kezkak jorratu ziren, eguneroko egoeretatik arazo existentzialetara, lehentasunen aldaketa, norberaren irudia etbr. Partehartzaileen babeserako bitartekoak indartu eta landu ziren taldeko partaidetza sustatuz, laguntza eman eta jasotzeko helburuarekin.

Saio ezberdinetan gai hauek jorratu ziren:

  • Ongizate emozionalaren inguruko komunikazioa

● RParen aurre-egiterako trebatasun eta aldaketetara egokitzeko jarrera eta estrategia erraztaileak

  • Norberaren irudia, autoestima, autonomia eta bizi-kalitatearen hobetzea

● Senitarteko eta lagunekin harremana. Roll aldaketa

 ● Hazte prozesua eta aldaketa indibiduala

 

Ekimena guztiz arrakastatsua izan da eta horregatik zera pentsatu dugu, oraingo taldearekin lana amaitzean laguntza talde berri bat osatzea,  bai lekurik gabe geratu direnak eta bai arrazoi pertsonalengatik parte hartu ezin izan duten kideak barnebiltzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE